FAKTURAZIOAREN JAKINARAZPENA OGASUNARI - Getxo Enpresa

FAKTURAZIOAREN JAKINARAZPENA OGASUNARI

Araudi berria, 2021etik aurrera derrigorrez aplikatu beharrekoa, zerga iruzurraren aurka borroka egiteko sortutako sistema da, eta TicketBai izeneko sistema egokitu batekin lotzen den softwarean datza. Honako arlo hauei eragiten die:

  • Ticket Bai, txartel/faktura guztiak aitortzeko sortua. Hori egitean bakoitzaren QR kodeak enkriptatuko dira.
  • Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburua automatikoa izango da eta hiru hilean behin aurkeztuko da. Horrez gain, ahalbidetuko du automatikoki egitea enpresa eta autonomo bakoitzaren BEZ, Sozietate Zerga eta PFEZ zergen zirriborroak.

Araudia urratzen duten ETE eta/edo autonomonentzako gutxienez 20.000 euroko negozio-zifraren gaineko %20-%30 bitarteko zehapenak ezartzen ditu aurreproiektuak.

Informazio zabalagoa www.getxoenpresa.com bazkideen eremu pribatuan; zehazki, zirkularrak eta dokuteka ataletan.

×
×