EZAGUTU ZEIN ADIMEN ARTIFIZIALEK LAGUN DIEZAIOKEEN ZURE NEGOZIOEI - Getxo Enpresa

EZAGUTU ZEIN ADIMEN ARTIFIZIALEK LAGUN DIEZAIOKEEN ZURE NEGOZIOEI

Adimen Artifiziala ez da enpresa handientzat gordetako teknologia. Gero eta gehiago dira denbora aurrezteko eta produktibitatea hobetzeko Adimen Artifiziala erabiltzen dutenak: denda txikiak, ostalaritzako establezimenduak, zerbitzu-enpresak eta autonomoak.

Baina oso ohikoa den zalantza sortzen da: Adimen Artifizialeko hainbeste tresna badaude, zein erabili beharko nuke?

Erantzuna erraza da: guztiek ez dute berdina egiten. Zura mozteko bihurkin bat erabiltzen ez dugun bezala, denetarako onena den Adimen Artifizial bakarra ere ez dago. Bakoitzak bere indarguneak ditu, eta horiek ezagutzeak zure negozioari etekin handiagoa ateratzen lagundu ahal dizu.

ChatGPT: egunerokoan erabiltzeko laguntzaile moldakorrena

Hasteko tresna bat bilatzen baduzu, ChatGPT aukera osatuenetako bat izan ohi da.

Sare sozialetarako argitalpenak idazten, promozio-kanpainak prestatzen, mezu elektronikoei erantzuten, zure webgunerako testuak sortzen, aurrekontuak idazten, erakusleihoetarako ideiak sortzen edo data berezietarako promozioak diseinatzen lagundu ahal dizu.

Dokumentuak laburtzeko, ekintza-planak egiteko edo ideia bat ondo egituratutako proiektu bihurtzeko ere oso baliagarria da.

Ezin hobea da eguneroko zereginetarako erabilera anitzeko laguntzailea behar duten denda, ostalaritza, profesional eta enpresa txikientzat.

Gemini: aukera egokiena Google-rekin lan egiten baduzu

Zure enpresak Gmail, Google Drive, Dokumentuak, Kalkulu-orriak edo Egutegia erabiltzen ditu? Orduan Gemini aliatu handi bihur daiteke.

Abantaila nagusia da Googleren ekosisteman integratuta dagoela eta, beraz, ohiko aplikazioetatik irten gabe dokumentuen artean informazioa bilatzea, mezu elektronikoak laburtzea, erantzunak idaztea, txostenak prestatzea edo kalkulu-orriak aztertzea errazten du.

Ezin hobea da Googleren tresnak erabili ohi dituzten enpresentzat.

Microsoft Copilot: produktibitatea Office-rekin lan egiten dutenentzat

Zure enpresaren egunerokoan Word, Excel, Outlook, Teams edo Power Point erabiltzen badituzu, Microsoft Copilot da, ziurrenik, aukera interesgarriena.

Dokumentuak idazteko, posta-kate luzeak laburbiltzeko, ideia gutxi batzuetatik abiatuta aurkezpenak sortzeko, Exceleko datuak aztertzeko edo bilerak askoz denbora gutxiagoan prestatzeko aukera ematen du.

Ezin hobea da Office tresna nagusi gisa erabiltzen duten bulegoetarako, aholkularitzetarako, zerbitzu- eta negozio-enpresetarako.

 

Eta irudiak sortzeko?

Askotan, denda batek irudi bat behar du merkealdiak, menu berezi bat edo sare sozialetako kanpaina bat iragartzeko.

Kasu horietan, AAren bidez irudiak sortzen espezialistak diren tresnak daude, deskribapen soil batetik abiatuta diseinu erakargarriak lortzeko aukera ematen dute. Diseinatzailerik ez dagoenean edo sormena azkar behar denean eduki bisualak sortzeko laguntza ona dira.

Hori bai, beti da gomendagarria emaitza berrikustea eta negozioaren identitate bisualera egokitzea.

Garrantzitsuena ez da AA asko erabiltzea, baizik eta ondo aukeratzea

Eskura ditugun tresna guztiak probatzea baino garrantzitsuago zure negozioaren beharretara hoberen egokitzen dena aukeratzea da. Astero denbora gehien galarazten dizun zeregina identifikatu eta zeregin hori egiten lagunduko dizun AA bat aurkitu.

Aukeraketa on bati esker denbora asko aurreztu, eguneroko lana erraztu eta emaitza hobeak izan ditzakezu. Gainera, AA dagoeneko erabiltzen dituzun aplikazioekin osatzen bada, hala nola, Google Workspace edo Microsoft 365, modu errazagoan eta eraginkorragoan baliatu ahal izango duzu.

AAk ez du tratu pertsonala ordezkatzen

Adimen Artifizialak testu bat idatzi, ideiak proposatu edo informazioa laburtu dezake, baina ez ditu zure bezeroak zuk ezagutzen dituzun bezala ezagutzen, eta ez du zure negozioaren nortasuna ulertzen.

Horregatik, komeni da laguntza gisa ikustea. Lan errepikakorrei denbora gutxiago eskaintzea ahalbidetuko du eta benetan diferentzia egingo duenari denbora gehiago eskaintzeko aukera emango digu: bezeroei arreta hobea ematea, berritzea eta negozioa haztea.

×
×