ESTRATEGIA KOMERTZIALA - Getxo Enpresa

ESTRATEGIA KOMERTZIALA

Negozioan estrategia komertzial bat ezartzeko, lehenik eta behin egoeraren analisia egin behar da, garatuko den jarduera eta horren ingurunea aztertzeko. Hala, indarguneak eta ahulguneak aurkitu ahal izango dira, bai eta aukerak eta mehatxuak ikusi ere.

Estrategia komertzial egokia martxan jartzerakoan eragina duten faktoreak hainbat dira, berrikusi eta ezarri egin behar direnak. Jarraian daude zehaztuta:

– Prezioen politika: Negozio batek egin dezakeen gauzarik okerrena prezioen gerra batean sartzea da. Hori ekiditeko egutegi bat diseinatzea komeni da, bertan zehazteko promozio kanpainak.

– Zerbitzuak: Berrikusi ordutegia, jakiteko ea bat datorren bezeroen beharrekin. Eta begiratu zer nolako zerbitzuak ezar daitezkeen erosketa “erosoagoa” bihurtzeko (etxera bidaltzea, sareko erosketak…).

– Komunikazioa: Datu-base on bat izatea funtsezkoa da zure bezeroengana iristeko. Hala ere, komunikaziorako beste baliabide batzuk ere kontuan izan behar dira, hala nola tokiko aldizkariak eta Internet, besteak beste.

×
×