ERAKUNDE PUBLIKOEK ZOR DITUZTEN FAKTUREN KENKETA - Getxo Enpresa

ERAKUNDE PUBLIKOEK ZOR DITUZTEN FAKTUREN KENKETA

Abenduaren 29ko 3/2004 Legearen arabera (Merkataritza-eragiketetan berankortasunari aurre egiteko neurriak ezartzen dituena) hornitzaileek gastu kenkaritzat jo ditzakete Administrazio Publikoak zor dizkien fakturak. Hala egin ahal izango da erakunde publikoak ez duenean bete legeak ezartzen duen ordainketa-epea (30 egun faktura igorri den egunetik zenbatzen hasita). Horretarako, enpresa hornitzaileak 2015ean zehar salatu behar du ez-ordaintze hori, faktura ordaintzen ez den arte faktura hori diru-sarrera gisa tributatzea saihesteko.

×
×