DATUEN BABESA - Getxo Enpresa

DATUEN BABESA

Datuen babeserako araudi berriaren helburuetako bat da bezero eta kontsumitzaileek informazio gehiago izatea beren datu pertsonalak lagatzeari eta datuak tratatzeko eskubideak (sarbide, zuzenketa, ezeztatze eta aurkaratze eskubideak) uzteari buruz. Hori dela eta, bezeroek beren datuak tratatzeko baimena emateko hainbat modu erakutsiko dizkizuegu jarraian, betiere indarrean dagoen araudia betez:

Bezeroen baimena

Baimen hori bi eratara eska daiteke:

  • Bezeroa da bere datu pertsonalak webgunean sartzen dituena, eta markatu gabeko lauki bat egon behar da, pribatutasun-politika hori onartzea ahalbidetuko duena. Webgunean zehaztu egin beharko da hurrengo puntuan adierazten den edukia zein den.
  • Bezeroak bere datuak ematen baditu zure negozioan, dokumentu bat sinatu beharko du, zeinaren bidez informazioa emango baitzaion bere datuak gordeta dauden lekuari buruz, hirugarrenei lagatzeari buruz eta bere eskubideak (sarbide, zuzenketa, ezeztatze eta aurkaratze eskubideak) gauzatzeko bitartekoei buruz.
×
×