SALTOKI TXIKIETAN GEHIAGO SALTZEKO BOST GAKO - Getxo Enpresa

SALTOKI TXIKIETAN GEHIAGO SALTZEKO BOST GAKO

Jarraian, negozio txikietan salmentek goraka egiteko gakoak adieraziko ditugu:

 

  1. mendean gaudela kontuan izatea

Irtenbide ona da teknologia berrietara jotzea eta zure bezeroei aplikazioen, sare sozialen edo whatsappen bitartez kontsultak edo eskaerak egiteko aukera eskaintzea. Zerbitzu azkarra eta erosoa da, eta bezero fidelagoak lortuko dituzu.

 

  1. Enpatia

Bezeroaren lekuan jarri eta pentsatu zuri zer eta nola eskaintzea gustatuko litzaizuken. Egokitasuna, gertutasuna eta konfiantza dira saltoki txikiek indartu behar dituzten balioetako batzuk.

 

  1. Ordaintzeko hainbat aukera

Prest egon behar da bezeroak ordaintzeko hainbat modu onartzeko. Gaur egun ez dira kreditu txartelak bakarrik erabiltzen; aldiz, ordainketak egiten dira smartphone bidez, contactless bidez…

 

  1. Sare sozialak / Newsletterra

Sare sozialetan egotea edo newsletter bat izatea lagungarria izan daiteke bezeroak gertutasuna sentitzeko. Gainera, aldiro informazioa jasoko du eskaintzen ditugun zerbitzu eta produktuei buruz.

 

  1. Esperientzia

Bezeroak artatuak eta eroso sentitu behar dira, baina ito barik. Beraien zalantzak azkar eta modu profesionalean erantzuteak gure saltokiaren irudi onari lagunduko dio. Erosketa esperientzia onak oso positiboki baloratu ohi dituzte bezeroek, eta multinazional handiek badakite. Horregatik, enpresa kudeatzeko lehentasuntzat jotzen dute.

×
×