BIZKAIKO FORU OSAGUNAK EGINDAKO IKUSKARITZA KANPAINA BERRIA - Getxo Enpresa

BIZKAIKO FORU OSAGUNAK EGINDAKO IKUSKARITZA KANPAINA BERRIA

Bizkaiko Foru Ogasuneko Ikuskaritza Arloko langileak aurten ere bisitaldiak egiten ari dira ostalaritza lokaletan, jatetxeetan, komertzioetan eta abar, jakiteko lokal horietan tiketak edota txartelak egiten diren eta bezeroei ematen zaizkien.

Txartela edota faktura egiten ez bada eta dagokion bezeroari ematen ez bazaio, isuna 600 eurokoa ere izan daiteke.

Gai hau arautzen duen arauak (Fakturazioko betebeharrak arautzen dituen araudia onetsi zuen azaroaren 30eko 1619/2012 Errege Dekretuak) agintzen duenez, egiten diren eta bezeroei ematen zaizkien tiket edota fakturetan, ondoko informazio hau agerrarazi behar da: IFK, enpresaren helbidea eta izena, kontzeptua, eta zergen aurreko eta geroko prezioaren banakapena.

×
×