BISITA-LIBURUA - Getxo Enpresa

BISITA-LIBURUA

Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak lantokian bisita-liburu bat edukitzeko betebeharra ezartzen zuen.

 

Joan den uztailaren 21etik aurrera, Lan-ikuskapenaren eta Gizarte Segurantzaren sistema arautzen duen 23/2015 Legearen 21.6 artikuluak ezartzen duenaren arabera, ez da beharrezkoa bisita-liburu hori edukitzea. Ikuskapenak egiteko ardura duten funtzionarioek idatzizko eginbidea helarazi beharko dute bitarteko telematikoen bidez lantokian egiten duten jarduketa bakoitzari buruz.

 

Aurrekoa gorabehera, araudiak ezartzen du gorde behar direla enpresan izandako bisita liburuak.

×
×