BIHURTU ZURE SMARTPHONE EDO TABLETA SALTOKIKO TERMINAL - Getxo Enpresa

BIHURTU ZURE SMARTPHONE EDO TABLETA SALTOKIKO TERMINAL

Badago mugikorra edo tableta saltokiko terminal bihurtzeko aukera, establezimendu guztientzat eskuragarri dagoen aukera ekonomikoa.

Jarraian, hainbat onura zerrendatuko ditugu:

– Orokorrean, konponbide teknologikoak doakoak dira. Hala ere, doakoak ez badira, erosketa bakoitzeko ordaindu beharreko komisioa ezagutu eta baloratu behar da.

– Zerbitzuak eskaintzen dituen saltoki/ostalaritza/enpresa txikiari eskaintzen dio eskudiruzko ordainketak egiteko hautabide bat, modu seguru eta ekonomikoan.

– Sistema erosoa eta segurua da. Izan ere, sistemak eskudirua baztertzen du, eta, hortaz, kudeaketak dendan egiteko denbora aurrezten da. Era berean, segurtasun handiagoa eskainiko da saltokietan, ez baita egongo diru nahikorik kutxan.

– Aintzat hartu behar da pertsona askok bulkaden ondoriozko erosketak egiten dituztela, eta momentu horretan eskudirurik ez badute, aplikazio hori erabili daiteke pertsona horien salmentak ez galtzeko.

–Establezimenduek kobrantzak egin ahalko dituzte edozein tokitan eta unetan. Izan ere, sistemak autonomia eta mugikortasun handia eskaintzen du, eta hori erabilgarria da bereziki modari (etxeko salmenta), ostalaritzari, pizzeriei eta abarrei dagokienez.

×
×