BEZEROAK FIDELIZATZEKO GAKOAK - Getxo Enpresa

BEZEROAK FIDELIZATZEKO GAKOAK

Bezeroak fidelizatzea edo beren leialtasuna lortzea, gaur egun, negozio txiki orok landu behar duen oinarrizko faktorea da. Egun, bost aldiz zailagoa da bezero berri bat eskuratzea, negozioan dagoeneko erosi dutenek berriz ere bertan erostea baino. Hortaz, bezeroak fidelizatzeko estrategia batean inbertitzeak negozioaren emaitzak hobeak izaten lagunduko digu, errazago eta arinago.

 

Jarraian, tokiko negozioek bezeroak mantentzeko eta fidelizatzeko kontseiluak emango dizkizuegu:

 

  1. Arreta pertsonalizatu. Bezeroak negozio baten aktiborik baliotsuena dira. Esaten duten guztia entzun behar da eta iradokitzen dituzten aldaketak eta hobekuntzak egiten saiatu behar da, beren beharrak asetzeko.

 

  1. Aktiboki entzun. Enpatia ezinezkoa da entzuten ez bada. Bezeroak erdigunean egon behar du, une oro. Horrela, kontsumitzaile motak bereizteaz gain beren beharrak ere uler daitezke. Horrek bezeroak ulertzen lagunduko du eta produktu eta zerbitzu hobeak eskaini ahal izango zaizkie.

 

  1. Bezero leialak saritu. Negozioan konfiantza jartzea eta leialtasuna saritzen direla erakusteko modua da. Hala nola bidali esker oneko mezu elektronikoak, egin deskontu bereziak edo eman doako produktuak edo eskaintzak, izan ere, horrek bezeroek merkataritzan berriro eros dezaten eta negozioaren parte senti daitezen laguntzen du.

 

  1. Komunikazio proaktiboa ezarri. Negoziora bertaratu aurretik bezeroekin komunikatu. Sare sozialen zein plataformen bidez, haiekin elkarreraginean aritu, negozioarekin zuzenean komunikatzeko edo erantzuna jasotzeko aukera ematen duen edozein zalantza edo kexa argitzeko.

 

  1. Konfiantza. Bezeroak fidelizatzea harremana estuak sortzean datza, eta konfiantza funtsezkoa da horretarako. Horregatik, funtsezkoa da bezeroekin harremana izatea, erosketaz haragoko doan lotura bat sortzetik konfiantza eskuratzeraino, bezeroentzako hurbila izatera heltzeko.
×
×