BEZEROAK FIDELIZATZEKO AHOLKU - Getxo Enpresa

BEZEROAK FIDELIZATZEKO AHOLKU

Bezeroaren leialtasuna funtsezkoa da negozio bat garatzeko, hainbat arrazoirengatik, hala nola: ohiko bezeroek bezero berriek baino bolumen handiagoko erosketak edo kontsumoa egiten dituzte, eta, gainera, bezeroek maizago erosten/kontsumitzen dute. Jarraian, bezeroak fidelizatzeko zenbait estrategia eta/edo aholku adierazten dira:

  1. Bezeroak eta haien izenak, istorioak eta erosketa- edo kontsumo-ohiturak ezagutzen saiatzea, haien beharrak asetzen saiatuz eta bezeroarengan erosketa-/kontsumo-esperientzia optimoa sortuz. Adibide gisa, urtebetetze mezu pertsonalizatua bidali eskaintza edo promozio berezi batekin.
  2. Bezeroen leialtasuna lortzeko programa bat sortzea, ohiko bezeroak animatzeko eta saritzeko. Programa horiek sarietarako irizpideak izaten dituzte (adibidez, hilean gutxienez X kopuru gastatzea), eta bezeroarentzako onurek, oro har, ezarritako baldintzak gainditzen dituzte.
  3. Bere enpresa-filosofia transmititzea, marka deskribatzea eta ezaugarritzen duena alderdi garrantzitsua da bezero potentzialak erakartzeko.
  4. Bezeroak sare sozialetan inplikatzea, sare sozialetako hainbat plataformatan profil komertzial aktiboa izatea, markari eta eskaintza osatzen duten produktu edo zerbitzuei buruzko informazioa partekatzea, eta jarraitzaileekin elkarreragiten saiatzea, komunitate sendoa sortuz.
×
×