AUZOKO JAIAK:ERAKUSLEHIORIK ONENA ZURE NEGOZIOARENTZAT - Getxo Enpresa

AUZOKO JAIAK:ERAKUSLEHIORIK ONENA ZURE NEGOZIOARENTZAT

Auzoko jaiek giroz eta biziz josten dituzte kaleak. Jende eta giro gehiago dago, baina, batez ere, bezero berriek zure negozioa ezagutzeko aukera gehiago dago.

Egun horietan zehar, jendeak ohiturak aldatzen ditu: normalean ez ibiltzen ez diren kaleetatik paseatzen dute, gehiago kontsumitzen dute eta denda, taberna eta jatetxe berriak ezagutzeko prest egoten dira. Galdera sinplea da: prest egongo al da zure negozioa unea aprobetxatzeko?

 

Desberdindu zaitzaketen bost ekintza

1. Bereizi zure negozioa

Apaindu erakusleihoa, jarri festetarako apaingarriak edo txukundu zure terraza; bezero berriak erakarri ditzake horrek. Aprobetxatu jai-giroa jende gehiago hurbil dadin zure negoziora.

 

2. Jakinarazi irekita egongo dela zure negozioa

Baliteke bezeroek ez jakitea zein denda edo establezimendu egongo diren irekita jaietan zehar. Argitaratu sare sozialetan, eguneratu ordutegia eta jarri begi-bistako kartela sarreran.

 

3. Partekatu jaiak zure sare sozialetan

Partekatu giroa, produktuak edo platerak eta erakutsi nola bizi duzuen giroa zure negozioan.

 

4. Kolaboratu ezazu beste negozioekin

Askotan, ideia onenak taldean garatzen dira. Sortu partekatutako promozioak, zozketak, erosketa-ibilbideak edo ekimenak. Zenbait negozio ezagutarazi ahalko dituzue.

 

5. Pentsatu jaietatik harago

Lehenengo aldiz etortzen den edozein bezero bihurtu daiteke ohiko bezero. Esperientzia ona izateak, hurbileko arreta emateak eta itzultzeko proposamena egiteak bezero horrek itzuli nahi izatea eragin dezakete.

 

Urtean behin besterik ez duzu izango aukera hau

Auzoko jaiak ospatzeko egunak baino gehiago dira. Pertsona gehien biltzen den unea da, baita zure negozioa ezagutzera emateko unerik onena ere.

Apur bat antolatuz eta ekintza sinple batzuk eginez gero, bisitarien igoera horrek salmenta gehiago egitea ekar dezake, eta, garrantzitsuena, jai giroa amaitutakoan eta kaleak normaltasuna berreskuratzean itzuliko diren bezero berriak lor ditzakezu.

×
×