AHOLKUAK: ZURE NEGOZIOA OPORRETAN - Getxo Enpresa

AHOLKUAK: ZURE NEGOZIOA OPORRETAN

Gomendio batzuk prestatu ditugu oporretan lasai joan zaitezen, negozioa dela eta kezkatuta egon gabe, itxita zein zabalik utzi:

Hautatu oporraldia: Negoziorako egokiena da lan-karga txikiena edo bezero gutxien dabilen aldian hartzea oporrak. Gainera, bezero garrantzitsuekin hitz egin behar zenuke establezimendua noiz egongo den itxita jakinarazteko.

Agenda antolatu: Lana ahalik gehien aurreratu behar da, oporretatik itzulitakoan karga handiegia ez izateko. Gainera, joan aurretik antolatuta uzten baduzu itzulitakoan zeri ekin beharko diozun, ez duzu edukiko opor-egunetan horretaz pentsatzen ibili beharko.

Eskuordetu: Ataza garrantzitsuak fidagarritzat eta arduratsutzat duzun norbaiten esku utzi behar dituzu. Negozioan halako langile bat baino gehiago baduzu, ezinbestekoa da haiek aldi berean ez hartzea beren oporrak, ez zaudenean beti haietako batek har dezan negozioaren ardura.

Egon konektatuta, baina neurriz: Oporretan egon arren, zer ari den gertatzen jakin behar duzu; beraz, egunean behin gutxienez aztertu emaila edo mezuak: hala ezustekoen aurrean erreakzionatu ahal izango duzu.

×
×