100 ETA 200 EUROKO BILLETE BERRIAK - Getxo Enpresa

100 ETA 200 EUROKO BILLETE BERRIAK

Faltsifikazioak ekiditeko asmoz, Europako Banku Zentralak Europa serieko 100 eta 200 euroko billete berriak aurkeztu ditu. Serie honetako lehenengo lau izendapenak, 5, 10, 20 eta 50 euroko billeteak, 2013an, 2014an, 2015ean eta 2017an hasi ziren zirkulatzen, hurrenez hurren.

Jarraian txertatu zaizkien segurtasun elementuak zehaztuko dira. Honakoek billeteak faltsutzea ekiditeko segurtasun handiagoa eskaintzen dute:

  • Holograma bat gehitu diote Europa jainkosaren erretratuarekin leiho batean. Bi aldeetatik ikus daiteke eta, argitara, gardena da.
  • Esmeralda berde koloreko zenbakia billetearen ezkerreko beheko zatian.
  • Satelitedun holograma billetearen eskuineko goiko zatian.

 

×
×