V. Edizioa: GETXOKO GETXOKO MERKATARITZA, OSTALARITZA ETA ZERBITZU-NEGOZIOAK. ZURE BERTSIO GUZTIEN BATURA.
V. Edizioa: GETXOKO GETXOKO MERKATARITZA, OSTALARITZA ETA ZERBITZU-NEGOZIOAK. ZURE BERTSIO GUZTIEN BATURA.
Irailaren 4etatik abenduaren 31ra
Helburuak:
- 2022az geroztik arrakastaz gauzatzen ari den proiektu honen bidez, parte hartzen duten negozioen jarduera sustatu eta bultzatu nahi da, eta herriko zein inguruko udalerrietako herritarrak tokiko merkataritza txikia mantentzearen garrantziaz sentsibilizatu.
Ezaugarri nagusiak
- Proiektu honek parte hartzen duen negozio bakoitzaren bideo pertsonalizatuak egitea du ardatz. Bideo bakoitza establezimenduaren, produktuen eta lan‑taldearen hainbat eszenaz osatuta egongo da.
- Ekoitziko diren bideo guztiak ahalik eta pertsona gehienek ikus ditzaten, haien artean hari gidari bat ezarriko da. Aurten bizikletazko ibilbide bat izango da herrian zehar, parte hartzen duten negozio guztiak lotuko dituena. Ibilbide hori ikus-entzunezko narratiba jarraitu batean gauzatzen da. Bertan, aktore batek establezimenduak zeharkatzen ditu, haien arteko lotura bisuala sortuz eta bideo indibidual bakoitza kontakizun global baten barruan integratuz.
- Edizio honetako nobedade gisa, esperientzia 360º formatuan bistaratu ahal izango da edozein gailutatik, eta publikoari aukera emango zaio udalerria birtualki zeharkatzeko eta negozioak ikuspegi murgiltzaile, berritzaile eta irisgarri batetik ezagutzeko.
- Sortutako ikus‑entzunezko material guztia prest dagoenean, komunikazio kanpaina sendo baten bidez, bai bideoak bai proiektuan parte hartzen duten establezimenduak zabalduko dira.
Parte‑hartzea:
- Proiektuan parte har dezakete merkataritza‑establezimenduek, ostalaritza‑establezimenduek eta zerbitzu‑establezimenduek.
- Proiektuan parte hartu dezaketen negozioen gehieneko kopurua: 12.
- Parte‑hartze kostua: 150 € + BEZ. Elkarteak bere bazkide diren negozioei kostu horren %40 inguru bonifikatzen die; beraz, bazkideentzat kostua 90 € + BEZ izango da.

Whatsapp