Fidelizazio-plataforma digitala (Berriro) - Getxo Enpresa

Fidelizazio-plataforma digitala (Berriro)

Bizkaidendak eta Euskaldendak sortu dute Berriro fidelizazio-plataforma digitala, eta horretarako Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza Sailaren babesa izan dute.

Bideo honetan modu grafiko, erraz eta argian azaltzen da zertan datzan plataforma eta ola laguntzen dien tokiko negozio txikiei. Eta dokumentu honetan, eskuratu daitezke Berriroren datu nagusiak.

Berriroren helburua da tokiko negozio txikiak bezeroak fidelizatu ahal izatea marka nagusiek egiten duten erara, baina modu errazean eta haien errealitatera egokituta.

Aplikazioaren teknologia oso ulerterraza da, eta negozio bakoitzak bere erara sortu eta kudeatu dezake haren fidelizazio-programa. Ez da ezagutza teknikorik behar: diru-zorroak, puntu-sistemak eta sariak, lehen erosketarako sustapenak eta urtebetetze-kanpainak. Dokumentu honetan modu grafiko eta argian ikus daiteke plataforma digitalak erabiltzen duen teknologia.

Negozio bakoitzak haren fidelizazio-programa du, baina lotuta dauden negozio-sare baten parte da. Horrek elementu bereizgarri bat eskaintzen dio bezeroari: Aplikazio bakar batean eta erregistro bakar batekin eskura izan ditzake parte-hartzen duten negozio guztien fidelizazio-programak. Dokumentu hau deskargatzean eskura daiteke Berriro Diru-zorroari buruzko informazioa.

Berrirok beharrezko tresnak eskaintzen dizkie tokiko negozioei bezeroak fidelizatzeko, maizago itzul daitezen sustatzeko, erosketa berriak bultzatzeko eta bezero berriak erakartzeko. Horrela, gertuko tokiko denda gehiago izango dituzte, beste erosketa-aukera batzuen aurrean.

Euskadiko ostalaritza eta zerbitzuen sektoreko saltoki eta negozioak izan daitezke Berriro Plataformako  kide.

Negozio bat baduzu eta Berriro programako kide izan nahi baduzu, bidal iezaguzu mezu bat gure posta elektronikora, info@getxoempresa.com edo dei iezaguzu.

 

×
×