Bota Bertso "proiektua Getxoko negozioetan

Bota Bertso “proiektua Getxoko negozioetan

Ekimen honen helburua da bertan parte hartzen duten negozioetako ibiltariak eta bezeroak erakartzea eta harritzea, bertako negozio txikiekin bertsoa lotzen duen eta ALBEren (Algortako Bertsolari Eskola) eta Getxoko Udalaren laguntzarekin egiten dugun jarduera sortzaile honen bitartez. Era berean, proiektuaren bidez, jarduerak egingo diren udalerriko kaleei bizia ematen zaie.

Hauek dira proiektuaren ezaugarri nagusiak:

  • Bertsolariek bertsoak errezitatzen dituzte proiektuan parte hartzen duten negozioetako establezimenduetan, negozio bakoitzak nabarmendu nahi dituen alderdi, bertute eta ezaugarri bereizgarriak aipatuz.
  • Jarduerak pertsonalizatuak dira proiektuan parte hartzen duen negozio bakoitzerako, baina guztiek dinamika eta ‘egiteko modu’ berari jarraitzen diote, publikoarentzat erakargarriak izan daitezen. Gainera, programa bat egiten da, eta, bertan, negozio parte-hartzaileak eta jarduketen ordutegiak ezartzen dira, eta ibilbideak zehazten dira, jendeak horiek ikus ditzan.
  • Bertsolarien emanaldiak irailaren bigarren hamabostaldian egiten dira, parte hartzen duten establezimendu bakoitzean 30 minutu inguruko iraupenarekin.
  • Erakusleihoaren edo sarrerako atearen aurrean edo establezimenduaren barruan egiten diren jarduketetarako, beharrezko baliabide teknikoak eta materialak daude, jarduera bakoitza behar bezala garatzen dela bermatzeko.
  • Profesional-talde batek parte hartzen duten establezimenduetan egindako jarduera bakoitzaren bideoak grabatu eta editatzen ditu, eta kanal digitalen bidez zabaltzen dira. Gainera, proiektuan parte hartzen duten negozioen eskura dago materiala, beren komunikazio-kanaletan ere erabil dezaten.

Gehienez ere, udalerriko 15 saltokik, zerbitzu-establezimenduk eta ostalarik har dezakete parte proiektuan. Proiektuan parte hartu nahi baduzu, bete formulario hau uztailaren 22a baino lehen.

EnpresaHelbideaTelefonoaWeb orria
COCINADOS GALEA TELLETXE, 18 · 48993Getxo 944 60 58 46
LA TRASTIENDA DE KUKUMIKU JUAN BAUTISTA ZABALA, 11 · 48.991Getxo 688720308
JB ALGORTA TELLETXE, 1D · 48991Getxo 944604585
EL BAR DE RAFA IBAIGANE, 17 · 48930Getxo 944802690
LAMAMI EUSKAL HERRIA, 2 · 48991Getxo 946413028
CASAL LIBURUDENDA CAJA DE AHORROS, 24 · 48930Getxo 944642513
CARNICERIA JUAN MARI LAS MERCEDES, 31, 48930, LAS ARENAS-areeta, GETXO · 944644125
CAFE COSMOPOLITA ANDRES LARRAZABAL, 5, 48930, Las Arenas-Areeta, GETXO · 946085134
ETXETXU BERRIA AMEZTI, 2 · 48991GETXO 688762911
CAFE SALEM BASAGOITI, 71, 48991, Algorta, GETXO · 946568604
ARRAUN JATETXEA ARETXONDO, 20 · 48991Getxo 944022779
×
×