BENETAN SEGURUA AL DA MUGIKORRAREKIN ORDAINTZEA? - Getxo Enpresa

BENETAN SEGURUA AL DA MUGIKORRAREKIN ORDAINTZEA?

Pandemiaren ostean, herritarren ordaintzeko modua aldatuz joan da. Eskudiruak desagertzeko joera hartu du eta gero eta gehiago erabiltzen hasi dira mugikorrak ordaintzeko. Espainian, 2020an % 20ak ordaintzen zuen mugikorrarekin, gaur egun, aldiz, % 30era igo da.

Hala ere, gaur egun, oraindik ere jende asko ez da seguru sentitzen mugikorra ordaintzeko bitarteko gisa erabiltzeko. Hori dela eta, hona hemen ordaintzeko modu berri horri buruzko hainbat alderdi:

Ordaintzeko metodo tradizionalak deserosoagoak dira, geldoagoak baitira eta, gainera, kontaktu fisiko handiagoa dakarte berekin. Kreditu txartelekin contactless ordaindu ahal izatea aurrerapen handia izan da. Hala ere, metodo fisikoa izaten jarraitzen du, hortaz, txartela lapurtu edo hackeatu ahal da. Bestalde, mugikorra erabilita, ezin daiteke txartelaren zenbakia edo beste edozein datu ikusteko. Beraz, zailagoa da txartela klonatzea, datu horiek ez baitira partekatzen.

Laburbilduz, ordaintzeko mugikorra erabiltzeko zalantzarik baduzu, jakin dezazu aukera erabat segurua dela. Gutxienez, bankuko txartelak bezain segurua edo are seguruagoa. Mugikorra galdu arren inork ezin izango luke ordaintzeko erabili, gailuek gaur egun duten segurtasunari esker.

×
×