ZURE NEGOZIOAN KONTUAN HARTU BEHARREKO ALDAKETAK - Getxo Enpresa

ZURE NEGOZIOAN KONTUAN HARTU BEHARREKO ALDAKETAK

Zure negozioa kudeatzean kontuan izan behar duzun gauzarik funtsezkoena BEZEROA da. Horrenbestez, zeure buruari galdetu behar diozu ea eskaintzen duzun guztia bere beharrizanetara egokituta dagoen. Bada, kontuan hartu beharreko zenbait aldaketaren berri emango dizuegu jarraian:

  • Ordutegia da faktore garrantzitsuenetako bat. Berrikusi zure salmenta-puntuko terminaleko datuak (txartelen ordutegia), bertan aurkituko baituzu behar duzun informazio guztia, ordurik gogorrenak eta ahulenak. Hala, hortik aurrera zure bezeroei egokitutako ordutegi komertziala ezartzen hasi ahal izango zara. Webgunearen edo sare sozialen bidezko inkestatxoen bidez osa daiteke informazio hori.
  • Webgunea eta sare sozialak aztertzeak zure negozioari buruzko hainbat datu esanguratsu emango dizkizu, zure bezeroak ulertu ahal izateko eta gehien nahiz gutxien gustatzen zaiena zer den zehaztu ahal izateko.
  • Bezeroei bizitza errazteko zerbitzu osagarriak martxan jartzean datza, salmenta-puntuan nahiz modu birtualean, prezioa, ezaugarri teknikoak, QR kodeak, pack pertsonalizatuak eta abar txertatuz.
×
×