IV. Edizioa: GETXOKO MERKATARITZA, OSTALARITZA ETA ZERBITZU-NEGOZIOAK. ZURE BERTSIO GUZTIEN BATURA
Helburuak
2022az geroztik arrakastaz gauzatzen ari den proiektu honen bidez, parte hartzen duten negozioen jarduera sustatu eta bultzatu nahi da, eta herriko zein inguruko udalerrietako herritarrak tokiko merkataritza txikia mantentzearen garrantziaz sentsibilizatu.
Ezaugarri nagusiak
Proiektu honek parte hartzen duen negozio bakoitzaren bideo pertsonalizatuak egitea du ardatz. Bideo bakoitza establezimenduaren, produktuen eta lan‑taldearen hainbat eszenaz osatuta egongo da.
Ekoitziko diren bideo guztiak ahalik eta pertsona gehienek ikus ditzaten, haien artean hari gidari bat ezarriko da. Aurten, altxorraren bila dabilen aktore bat izango da protagonista; altxorrak aurkitzeko hainbat pista topatu beharko ditu. Pista guztien baturak genero‑berdintasunarekin lotutako mezu bat sortuko duen buru‑hausgarri bat osatuko du.
Sortutako ikus‑entzunezko material guztia prest dagoenean, komunikazio kanpaina sendo baten bidez, bai bideoak bai proiektuan parte hartzen duten establezimenduak zabalduko dira.
Parte‑hartzea
Proiektuan parte har dezakete merkataritza‑establezimenduek, ostalaritza‑establezimenduek eta zerbitzu‑establezimenduek.
Proiektuan parte hartu dezaketen negozioen gehieneko kopurua: 12.
Parte‑hartze kostua: 150 € + BEZ. Elkarteak bere bazkide diren negozioei kostu horren %50 inguru bonifikatzen die; beraz, bazkideentzat kostua 85 € + BEZ izango da.
Izen‑ematea
2024/09/29ra arte.
Zure negozioak proiektuan parte hartzea nahi baduzu, jardueraren inprimakiaren bidez izena eman dezakezu www.getxoenpresa.com webgunean, edo mezu elektroniko bat bidal dezakezu helbide honetara: info@getxoenpresa.com, honako datu hauek adierazita: merkataritza‑izena eta harremanetarako datuak (izena, abizenak eta telefonoa). Izena‑emateak jasotako hurrenkeran artatuko dira, eta aurreko edizioetan parte hartu ez duten negozioei emango zaie lehentasuna, 12 parte‑hartzaileak bete arte. Zuen eskura gaude ekimen honi buruz behar duzuen informazioa zabaltzeko edo argitzeko.