GETXOKO ERAKUSLEIHOEN 35. LEHIAKETA, 2025

GETXOKO ERAKUSLEIHOEN 35. LEHIAKETA, 2025

Azaroaren 17tik abenduaren 31ra arte

Getxoko Erakusleihoen Lehiaketaren 35. edizioa izango da aurten, argi dago udalerrian oihartzuna izan duela. Ekimen horren bidez, kaleak giroz betetzen dira eta bertako negozio txikien lana aintzatesten da, kanpoko irudi fisikoa zein birtuala zaintzeaz arduratzen baitira.

50 langile baino gutxiago dituzten MERKATARITZEK, OSTALARITZEK eta ZERBITZU ENPRESEK parte hartu dezakete. Negozio bat frankiziaduna edo kate handi edo banaketa kate batekoa bada, parte hartu ahal izango du, baldin eta lehiaketara aurkezten den erakusleiho fisiko eta/edo birtualaren proposamena negozioak berak aurkeztu badu.

Parte hartzeko molalitateak hauek dira:

  • Erakusleiho FISIKOA (tradizionala), proposamena saltokiaren kanpoan ikusgarri egon beharko dute, produktuak erakusteko espaziorik ez badago ere. Aukeran, ‘Erakusleihorik jasangarriena’ sari berezia eskura dezakete erakusleiho jasangarriek eta ingurumena errespetatzen dutenek, bezeroekin ondo komunikatzen direnek.

ETA/EDO

  • Erakusleiho BIRTUALA, negozioaren webgunea eta/edo sare sozialetako profila (nahi beste profil). Kategoria horretan parte hartzen duten proposamen guztiek “Erakusleiho birtuala” sari berezia irabazteko aukera izango dute.

Abenduaren 10etatik 15tera, EPAIMAHAI PROFESIONAL batek aurkeztutako proposamenak ebaluatu eta puntuazioak emango ditu, lehiaketan PARTE HARTZEKO OINARRIETAN jasotzen diren alderdien arabera, eta epaimahai profesionalak emandako balorazioaren arabera, Getxoko 35. Erakusleiho Lehiaketako 44 sariak banatuko dira.

Sariak hauek izango dira: koadroak, Gabonetako otzarak, egonaldiak hoteletan, sarrerak operarako, kirol esperientziak, gastronomikoak eta upeltegietan, irteerak eta edertasun eta spa zerbitzuak eta publizitatea komunikabideetan.

Lehiaketan izena ematen duten erakusleihoen irudiak jasotzen dituen mapa interaktibo bat egiten da. Bertan, erakusleiho fisikoak eta ibilbideak adierazita daude, nahi duenak bisita ditzan. Komunikazio kanpaina baten bidez, erakusleiho parte-hartzaileak, irabazleak eta lehiaketa ezagutarazten dira.

Aurten Erakusleiho Fisiko Gogokoenaren bozketa herrikoia egingo da GERTUapp aplikazioaren bidez.

BOTOA emateko, besterik gabe, GERTUapp mugikorrean deskargatu, izena eman eta «NIRE ERAKUSLEIHOAREN ALDEKO BOTOA EMAN» sustapen-kanpaina erabili. Kanpaina saltoki parte‑hartzaile guztietan gaituta dago.Erakusleiho parte-hartzaile guztien aldeko botoa eman daiteke, baina boto bana bakarrik eta fisikoki negozioetan izan behar da.Boto-emaile guztien artean sari batzuk zozkatuko dira eta.

Erakusleiho fisikoen kategorian:

  • Lehiaketara aurkezten den erakusleihoan proiektuaren kartela erakutsi, eta kanpotik ikusi ahal izatea. Gainera, gomendatzen da mezu bat bidaltzea (info@getxoenpresa.com) erakusleihoaren argazki batekin, horizontalean eta .jpg edo .png formatuan, eta kalitate onarekin, abenduaren 7a baino lehen.

Erakusleiho birtualen kategorian:

  • Sare sozialak eguneratuta izan 2025ko azaroaren 15etik.

Sarituak ezagutzera emateko sari banaketa ekitaldi publiko bat egingo da, Gabon inguruko egunen batean

 

   PARTE HARTZAILEAK:

CARNICERIA JUAN MARI, CLINICA VETERINARIA BIKELNOR, BARRIA ARTE,FARMACIA ARISTEGUI, LIBRERIA ZUGATZARTE, COLORES, LANAS NICOLE,MERCERIA BLONDA II, BHU GETXO, BLONDA, CHARO ALVAREZ, GAURKO, ACANTODISEÑO, ACANTO STUDIO + ,TANGORA STUDIO, MIMARTE.SHOP, ARMARIOS LOSCHOPOS, MSP INTERIORISMO, OIKOS, FRESA DECORACION, NIZA, PANTALLASARTESANAS J46, LA GONDOLA, ANNAPURNA HAMBURGUESERIA, HOTEL ARTAZA,BABOR CENTRO DE ESTETICA, JANIRE CASAIS FIUZA, IRISBELL ESTETICA & LASER,VALKIRYAS ESTETICA Y RELAJACION, IRUKA JAPAN TRAINING CENTER, AREETAREHABILITACION, OROITU CENTRO DE ATENCION ESPECIALIZADA, MAPFREGETXO, PELUQUERIA ORGANIC, DESINFECCIONES ABANDO, JB ALGORTA,JUGUETERIA ITZIAR, LA TRASTIENDA DE KUKUMIKU, LA MAMI, VIVÓ LA DANSE,BAYRES, TIPULA ALGORTA, JOYERIA IÑAKI, JAUNENE, LA PIMIENTA DORADA,FERRETERIA GETXO, CARNICERIA CHARCUTERIA SALAZAR, VIVEROS FADURA,HORMA TABERNA, PEKES, EXQUISSITUM GOURMET, MINNISTORE LAS ARENAS,LODIGITALIZO, NENES, PELUQUERÍA YOLANDA DIEZ, FRUTERIA CHARCUTERIABARATZE, JOYERIA SAN PEDRO, TRIRUNNERS, AIXERROTA, COLORS COFFE,CARNICERIA ISLA, VITO,52, LEVADURAMADRE, BEA MODA, LINDAS NAILS, SPAZIOAMEZUA y EL ALMACEN DE LA FRUTA.

ESKERRAK:

PARTNER: Getxoko Udala ( Ekonomia Sustapena, GetxoLan)

BABESLEAK: ABAO Bilbao Ópera, El Correo, Fangaloka, Hostería de Torazo

LAGUNTZAILEAK: Café Fortaleza, Conservas Ortiz, Euskolabel, Lacturae, Le Bigott, Marianella Estetika, Marmitako Sailing y Natura Resorts.

HERRITARREN BOTOA:

GERTUapp bidez, honako hauek izan dira herritarren botoak irabazi dituztenak:

– Pilar Aguirre, SPAZIO AMEZUAren erakusleihoaren alde bozkatu zuena.

– Claudia Sancho, VIVÓ LA DANSEren erakusleihoaren alde bozkatu zuena.

BISITATU HEMEN ERAKUSLEIHO IRABAZLEAK:

ERAKUSLEHIO IRABAZLEAK

×
×