GETXO BONO 2025
GETXO BONO 2025
Saltokiei atxikitzeko informazioa:
- Bigarren aldia: uztailaren 14tik 24ra
Lehenengo aldiko eskaeraren aldeko ebazpenak Getxo Bono 2025 kanpainaren bi aldietarako balio du.
Atxikitzeko beste aldi bat egongo da kanpainaren bigarren aldian bat egin nahi dutenentzat
Aurten, GetxoBonoren trukearen aurreko aldi bat egongo da.
Epe horretan, bezeroek bonuak trukatzeko eskubidea aktibatu beharko dute, 20 € edo gehiagoko erosketa eginez. Kanpainari atxikitako edozein negoziotan egin ahal izango dute. Eta bi kanpainetan egin beharko dute.
Zuk, establezimendu gisa, honako izapide hau egin beharko duzu:
- Sartu http://app.getxobono.com webgunean (emango dizkizugun erabiltzailea eta pasahitza erabiliz).
- Sartu aktibazio-botoian.
- Bezeroaren NANa sartzeko eskatuko dizu, eta 20 € edo gehiagoko faktura sinplifikatuaren argazkia igo beharko duzu).
- Prest! Bezeroek badute aktibatuta GetxoBonoak trukatzeko eskubidea!
Kanpainaren datak:
Lehen aldia
- GetxoBonoa aktibatzekoa: maiatzaren 27tik ekainaren 14ra.
- GetxoBonoa trukatzekoa: ekainaren 17tik bonuak agortu arte.
Bigarren aldia:
- GetxoBonoa aktibatzekoa: irailaren 19tik urriaren 8ra.
- GetxoBonoa trukatzekoa: urriaren 10etik bonuak agortu arte.
Garrantzitsua!
- Ile-apaindegiak eta estetika-zentroak: GetxoBonoa produktuei baino ezin izango zaie aplikatu. Ematen diren zerbitzuetan ezin izango da inoiz bonurik trukatu.
- Farmaziak: botikak ez diren produktuei bakarrik aplika dakieke. Nahitaezkoa izango da sendagaiak erosteko salmenta independentearen faktura sinplifikatua aurkeztea.
- Estankoak: ezin dira tabako-erosketetan aplikatu.
- Optikak: gastuaren eta ordainketaren eragiketa kanpainaren datetan erregistratu beharko da. Ez da onartuko kanpaina hasi aurreko datetako eskaerarik.
- Elikadura: azalera handiko establezimenduak kanpoan geratzen dira.