ZELAN LORTU BEZEROEK ZURE MESUA IRAKURTZEA BESTE 70 MESUREN ARTEAN - Getxo Enpresa

ZELAN LORTU BEZEROEK ZURE MESUA IRAKURTZEA BESTE 70 MESUREN ARTEAN

Gaur egun, helbide elektronikoen sarrera-ontziak beteta dauden une honetan, bezeroen arreta deitzea etengabeko erronka bat da. Nolanahi ere, estrategia gako batzuk daude zure mezua nabarmentzeko eta bezeroek irakurtzeko aukerak areagotzen dituztenak. Bezeroek zure negozioaren mezua ireki eta irakurtzea nola lortu azalduko dizugu, idazketa, pertsonalizazio eta timing teknika eraginkorren bidez.

Teknika horien artean, laburra eta zuzena izatea gomendatzen da. Askotan, mezu luzeak bidaltzea eta azalpen gehiegi ematea ez da komenigarria, izan ere, bezeroak mezua irakurtzen duenean interesa erraz gal dezake.

Gainera, “negozioa” mezuaren ardatz nagusia izan ez dadin komeni da, hau da: “beherapen hau eskaintzen dizugu” idatzi ordez, hobe da “jaso ezazu beherapen hau” esatea. Horrela, hartzaileak mezuaren protagonista dela nabarituko du.

Elkarrenganako harremana izan dadin, bezeroaren izena ezagutuz gero, harengana modu hurbilago eta atseginago batean jotzea. Horretarako, aukera bat izan daiteke pertsonaren izena mezuaren gaian adieraztea, mezu orokor bat baino bezero jakin horri zuzendua dagoen mezu baten antza izan dezan.

Mezuaren edukia negatiboa ez izatea eta akatsak alde batera uztea komeni da. Horrela, kontsumitzailea defentsiban jartzea ekidin daiteke. Ez da komeni beste negozio batzuekin konparatzea, besteek txarto egiten dutela adieraztea edota beste negozio batzuetara jotzea erabaki okerra dela iradokitzea. Negozioak berak eskaini ahal dituen alderdi positiboetan eta balio erantsian fokua jartzea gomendatzen da.

Mezuak bidaltzeko ordutegiari dagokionez, gomendatzen da mezuak goizean bidaltzea, bezeroa ordenagailuaren edo telefonoaren aurrean dagoenean, lanaldiari ekin baino lehen eguneratzen denean. Ez da komneni mezua atsedenaldian bidaltzea, mezu une horretan bat jasotzea gogaikarria ere izan daiteke eta.

Azkenik, eskerrak eman behar dira bi aldiz: hizketaren hasieran eta amaieran. Bigarren aldian laburra eta zuzena izatea komeni da: hasieran, “eskerrik asko zure mezuagatik” eta amaieran, ordea, “agur bat”.

×
×