KONTSUMO ALDERANTZIZKAGARRIAREN GAILURRA
2024an, Espainian 25 milioi pertsonak baino gehiagok Internet bidez erosi zuten eta, azterketen arabera, joerak gorantz jarraituko du. Era berean, Internet bidezko itzulketak, batez ere modan, handitu egin dira.
Entrega-epe laburragoak, itzulketa-politika malguagoak, beste erosleen iruzkinak eta logistikaren hobekuntza direla-eta, itzulketa horiek hautemateko modua aldatu da, eta ohitura egonkortu da. Gaur egun, produktua erraz itzuli ahal izateak konfiantza eta leialtasuna eragin ditu, bereziki Z belaunaldian.
Moda izan da merkataritza elektronikoan itzulketen eragina gehien jasan duen sektorea. Guztira, arropa-erosketen % 38 itzultzen dira, eta, horren ostean, zapatak (% 27) eta osagarriak (% 24) itzultzen dira.
Bracketing edo erosketak multzokatzeko ohitura gero eta arruntagoa da eta, horren ondorioz, itzulketa gehiago daude. Fenomeno hori datza kontsumitzaileek produktu beraren zenbait bertsio erostean, izan neurri, kolore edo estilo desberdinetakoak, etxean probatzeko eta gero gustatzen ez zaizkienak itzultzeko. Jokaera horren atzean itzulketa-politika malgu eta doakoen erraztasuna dago, baina baita online erostean neurri egokia asmatu ahal izateko zailtasuna ere.
Praktika horrek arropa probatu gabe erostean bezeroen esperientzia hobetzen eta ziurgabetasuna murrizten dituen arren, merkataritza elektronikoarentzat erronka handia da eta ingurumen-inpaktu handia dauka. Itzulketa bakoitzarekin garraio gehigarria dago, CO2 gehiago isurtzen da eta enpresek logistika-kostu handiagoak dituzte.
Arazo horiei aurre egiteko, online-saltoki ugarik konponbideak ezartzen ari dira, hala nola probagela birtualak, neurri-gida zehatzagoak eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak, erosi aurretik bezeroei erabaki egokiagoak hartzen laguntzeko

Whatsapp
