EKINTZA DIGITAL TXIKIAK, INGURUMEN-INPAKTU HANDIA - Getxo Enpresa

EKINTZA DIGITAL TXIKIAK, INGURUMEN-INPAKTU HANDIA

Arlo digitala gure egunerokoaren parte da, baina ez dugu pentsatzen sortzen dituen hondakinetan. Zabor digitala izenekoak —fitxategi zaharrek, mezuek, argazkiek, erabiltzen ez diren aplikazioek— ere energia kontsumitzen du eta karbono-aztarna uzten du. Online ekintza orok, izan mezu elektroniko bat bidaltzeak edo bideodei bat egiteak, ingurumen-kostua dauka.

Hauek dira zure saltokia enpresa jasangarriagoa izan dadin egin ditzakezun jarduketa batzuk:

  • Sarritan garbiketa digitala egitea: Hileroko azterketak programatzea, mezu elektroniko zaharrak, fitxategi bikoiztuak eta erabiltzen ez diren aplikazioak ezabatze aldera. Garbiketa digitala egiteko ohiturak lagundu ahal du gailuak modu eraginkorrean ibiltzen mantentzeko eta biltegiratze-espazioa garbitzeko.
  • Kudeaketa-tresnak erabiltzea: Alferrikako fitxategiak identifikatzen eta ezabatzen laguntzeko tresnak erabiltzea. Biltegiratze digitala kudeatzen eta garbitzen laguntzeko berariaz diseinatutako aplikazioak eta programak daude.
  • Biltegiratzea optimizatzea: Fitxategiak konprimatzea eta, mezu elektronikoetan, fitxategi erantsiak beharrean hiperestekak erabiltzea. Horri esker, erabilitako espazioak murriztu ez ezik, informazio-trukea erraztu egiten da.
  • Hezkuntza eta kontzientzia: Saltokian lan egiten edo laguntzen dutenei eta senideei irakastea zabor digitala kudeatzearen garrantzia. Jardunbide digital egokiak sustatzeak eragin positiboa izan dezake epe luzean.

Zabor digitala murrizteak ingurumenerako onurak ez ezik, ekonomiarako eta eraginkortasunerako onurak ere eragiten ditu. Gure gailuak alferrikako fitxategirik gabe mantentzean, haien bizitza erabilgarria luza dezakegu eta hain sarritan aldatzeko beharra saihestu.

×
×