V. EDIZIOA: HOBETU ZURE ONLINE IRUDIA KALITATEZKO EDUKIA SORTU

V. EDIZIOA: HOBETU ZURE ONLINE IRUDIA KALITATEZKO EDUKIA SORTU

Ezaugarri nagusiak:

Proiektu honen helburua parte hartzen duten establezimenduei kalitate handiko eta bereizgarriak diren argazkiak eskaintzea da, haien online irudia berritzeko eta modernizatzeko aukera emanez, bai banaka bai Getxoko merkataritza osoaren ikuspegitik.

Proiektuan parte hartzeak honako hau suposatzen du:

  • Enpresa hornitzailearekin batera negozioaren beharrak zehaztea eta argazki-saioaren xehetasunak adostea.
  • Banakako argazki-saioa egitea; bertatik gutxi gorabehera 10 irudi publizitario aterako dira. Irudi horiek produktuak edo eskaintzen diren zerbitzuak, irudi korporatiboa eta antzekoak irudikatu ditzakete.
  • Irudien entregatzea: eragin publizitario handiena duten argazkiak aukeratu eta errebelatu ondoren, negozio bakoitzak dituen euskarri digitaletan erabili ahal izateko.
  • ‘ASIER GOMEZ STUDIO’ izango da zerbitzua emateaz arduratuko dena, aurreko edizioetan parte hartu zuten establezimenduen balorazio positiboak kontuan hartuta (adibideak eskuragarri: www.getxoenpresa.com) eta argazkiak modu egokienean erabil daitezen laguntza eskainiko du.
  • Proiektuan parte hartzen duten negozioak eta ekimena ezagutarazteko online komunikazio-kanpaina bat egingo dugu, herritarren eta bisitarien artean zabaltzeko asmoz.

Parte hartzea:

  • Proiektuan txikizkako saltokiek eta zerbitzu-enpresa jakin batzuek parte har dezakete (edertasuna, ile-apaindegiak, arropa-garbitegiak eta argazkigintzan aritzen direnak), proiektu hau finantzatzen duen Eusko Jaurlaritzaren laguntza-programak ezartzen duenaren arabera.
  • Gehienez 10 negoziok parte har dezakete proiektuan, eta lehentasuna izango dute aurreko edizioetan parte hartu ez zutenek.
  • Proiektuan parte hartzearen kostua: 180 euro + %21eko BEZ.
EnpresaHelbideaTelefonoaWeb orria
FLORES ALLENDE AMISTAD, (ESQ CL LAS MERCEDES 10), 48930, LAS ARENAS-areeta, GETXO · 944638339
LA TRASTIENDA DE KUKUMIKU JUAN BAUTISTA ZABALA, 11 · 48.991Getxo 688720308
PELUQUERIA ORGANIC LAS MERCEDES, 34 · 48930Getxo 944630160
FABILSA GETXO GARDEN POLIGONO ERROTATXU, GRUPO A PABELLÓN Nº14 · 48993GETXO 944319620
FRUTERIA CHARCUTERIA BARATZE ALTUBE, 11, 48993, ALGORTA, GETXO · 944605967
BELL HOUSE REGALOS MAYOR, 10, 48930, LAS ARENAS-areeta, GETXO · 944801472
CARNICERIA JUAN MARI LAS MERCEDES, 31, 48930, LAS ARENAS-areeta, GETXO · 944644125
CARNICERIA HERMANOS URRUTIA ERREBITARTE, 11 · 48930Getxo 944645908
ACANTO STUDIO + URKIJO, 13 · 48930Getxo 944306766
×
×