Erakuslehio sarea: Hemen ez ditugu joera jarraitzen. Guk sortzen ditugu!
Erakuslehio sarea: Hemen ez ditugu joera jarraitzen. Guk sortzen ditugu!
Irailaren 15etatik urriaren 31tara
Elkartetik proiektu berri hau eskaintzen dugu, eta bertan parte hartzen duten negozioek erakusleihoak bateratuko dituzte, Getxoko balioekin lerrokatutako ikusizko ildo berritzaile komun baten arabera.
Ezaugarri nagusiak:
- Erakusleiho-apainketako profesionalek erakusleihoaren egoera eta hori hobetzeko aukera aztertuko dituzte, eta parte-hartzaileen artean, ikusizko ildo bera izango duen diseinu bat proposatuko dute, tradizio, berdintasun, jasangarritasun eta berrikuntzako balioak uztartuz.
- Proiektuan parte hartzen duen negozio bakoitzak “Window Kit” bat izango du, erakusleiho erakargarri eta berritzaile bat instalatzeko behar diren elementuak biltzen dituen pakete integral bat, honako hauek barne hartzen dituena:
- Hondoko elementua: irudi inprimatua duen atzeko oihala.
- Elementu apaingarria: erakusleihoan bolumen- eta sakonera-efektua sortzen duen kuboa.
- Kristalerako elementua: binilo itsaskor pertsonalizatua proiektuaren irudiekin.
Parte-hartzaileak barne hartuta, erakusleiho-ibilbide bat sortuko da, edozein terminaletatik eskuragarri dagoen mapa interaktibo batean.
Parte-hartzea:
- Erakusleiho fisikoa duten negozioek hartu ahal izango dute parte proiektuan.
- Proiektuan, gehienez ere, 13 negoziok har dezakete parte.
- Proiektuan parte hartzeko 160€ + % 21eko BEZa ordaindu behar da. Elkarteak kostu horren % 50 inguruko hobaria ematen die bere negozio elkartuei, eta, beraz, 90 €+ BEZeko kostua suposatzen du negozio elkartuentzat.
- Parte hartzen duten negozioek erakusleihoa gutxienez 3 astez ikusgai izateko konpromisoa hartu beharko dute, ikusleek ezagutu ditzaten, egingo dugun ekimenaren publizitate-kanpainarekin bat etorriz.
- Izen-ematea: 2025-09-26a baino lehen
- Izen emateak ordenean egingo dira, 13 parte-hartzaileak bete arte.

Whatsapp