ORDAINTZEKE DAUDEN ZORREN KOBRANTZA - Getxo Enpresa

ORDAINTZEKE DAUDEN ZORREN KOBRANTZA

Oso ohikoa da autonomoek eta enpresek ordaindu gabeko fakturaren bat izatea, eta horrek kalte ekonomikoak nahiz denbora-kostuak dakartza. Modu adiskidetsuan erreklamatu ondoren hartzekodunak uko egiten badio ordainketa egiteari eta ez-ordaintzea ezin bada horrela konpondu, prozesu monitorio bat hastea gomendatzen da.

Prozesu hori epaiketa erraz eta eraginkorra da ez ordaintzeen aurka, erreklamatu beharreko zenbatekoen arabera, ez duelako behar ez abokaturik, ez prokuradorerik. Prozesua hasi eta epaitegiak zordunari eskatzen dionean faktura ordaintzeko, ordaintzen ez bada, epaitegiak alderdi errekerituaren ondasunak enbargatuko ditu, enkante publikoan saltzeko eta zorra ordaintzeko.

Prozesu hori gauzatzeko, froga-hastapen dokumentu bat egon behar da. Faktura bat, entregatze-albaran bat edo zorra egiaztatzen duen edozein dokumentu izan daiteke.

 

×
×