Lan arriskuen prebentzioa eta osasunaren zaintza arloko akordioa - Getxo Enpresa

Lan arriskuen prebentzioa eta osasunaren zaintza arloko akordioa

Ibersys eta Getxo Enpresaren arteko lankidetza-hitzarmen honen bidez, kolektiboan sartutako enpresek abantailak eta lehentasunezko baldintzak izan ditzakete laneko segurtasunarekin, industria-higienearekin, aplikatutako psikosoziologiarekin eta ergonomiarekin lotutako zerbitzuak eta Ibersysek (elkartean sartuta dagoen enpresa) ematen duen osasuna zaintzeko zerbitzua kontratatzeko. Kolektiboko enpresek Lan Arriskuen Prebentzioko 31/1995 Legean ezarritakoa bete dezatela da xedea, eta kontuan hartu da gutxienez langile bat duten enpresa guztiek betebeharrak dituztela laneko segurtasunari, industria-higieneari, ergonomiari, aplikatutako psikosoziologiari eta langileen osasuna zaintzeari dagokienez.

Akordioaren xede diren zerbitzuak.

Laneko segurtasunari, industria-higieneari, ergonomiari eta aplikatutako psikosoziologiari buruzko edukia:

  • Enpresaren egoera aldez aurretik aztertzea.
  • Enpresaren arriskuak ebaluatzea.
  • Laneko baldintzak kontrolatzeko aldizkako barne-ikuskapenak egitea.
  • Kudeaketari buruzko eskuliburua egin eta ezartzea.
  • Istripuak aztertzeko txosten bat egitea.
  • Enpresaren prebentzio jardueren eta zuzentzeko neurrien plangintza egitea segurtasunaren, higienearen, ergonomiaren eta aplikatutako psikosoziologiaren alorretan.
  • Larrialdi plana egitea eta hori ezarri eta zabaltzea.
  • Lan Arriskuen Prebentzioko Legean enpresari exijitzen zaion dokumentazioa egin edo eguneratzea.
  • Lanpostuetako arriskuei eta larrialdizko neurriei buruzko informazio teorikoa ematea langileei.
  • Enpresako arduradunei arriskuen ebaluazioari eta larrialdi planari buruzko informazioa ematea.
  • Enpresari aholkularitza teknikoa ematea Lan Agintaritzako ikuskapenetarako.
  • Enpresari aldian behin bisitak egitea, prebentzioko neurriak behar bezala ezarri direla egiaztatzeko asmoz.
  • Horretatik kanpora daude enpresako arriskuen ebaluazioaren ondorio bezala eratorri daitezkeen berariazko azterlan guztiak.

Osasunaren zaintza arloko edukia:

  • Lanpostu bakoitzak berezkoak dituen osasunarentzako arriskuak aldez aurretik aztertzea.
  • Lanpostu bakoitzeko edo langile bakoitzeko finkatu beharreko azterketa motari buruzko txostena.
  • Epidemiologiaren azterketari buruzko txostena, lanpostuetan dauden langileen kolektibo batengan eragina izan dezakeen osasun-arazoren bat antzemanez gero.

Honako hauek kanpo geratzen dira:

  • Azterketa bereziak eta berariazko probak egitea baldin eta langileak ezohiko arriskuekin (kutsatzaileak, arrisku biologikoak…) kontaktua izan badu.
  • Txertoaren kostua presta daitezkeen txerto-kanpainetan.
  • Beharrezkoak izan daitezkeen eta mediku espezialistarengana bideratzea ekar dezaketen probak edo kontsultak egitea.

Akordioa izenpetzeko interesa baduzu edo baldintzei buruzko informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez Getxo Enpresarekin harremanetan (Tel. 944 305 500. Helbide elektronikoa: info@getxoenpresa.com). Akordioaren baldintzak Elkartearen barruan dauden enpresei bakarrik aplika dakizkieke.

×
×