GABONETAKO XXXI ARGI-APAINDURA

GABONETAKO XXXI ARGI-APAINDURA

Del 1 de diciembre al 6 de enero

propuesta-1-arco-calles-estrechas

Beste urte batez Elkartetik egin diogun eskaerari erantzunez, Udalak, seigarren urtez segidan, Gabonetako Argi Apainketaren 2016-2017ko XXXI. edizioaren kostuaren % 95 bere gain hartuko du. Argi horiek, Gabonak direla-eta, udalerriko kaleetan jarriko dira, enpresak dauden lekuetan. Udalak finantzatuko ez duen jardueraren gainerako kostua gure elkarteak hartuko du bere gain, beraz, udalerriko enpresek ez dute jarduera hori finantzatzeko ezer ordaindu beharko.

Jarraian,  2016-2017 Gabonetako Argi Apainketa izango duten enpresak kokatuta dauden kaleen izenak adierazten ditugu jarraian, kasu batzuetan bide osoan zehar eta besteetan kalearen zati edo zonalde batean jarriko dira argiak:

Algortan: Algortako etorbidea, Amezti, Aingeruaren etorbidea, Jata kaleko ertzean, Basagoiti etorbidea, Euskal Herria, Juan Bautista Zabala, Telletxe plaza, Billamonte plaza, Sarrikobaso, Telletxe eta Torrene.

Areetan: Adiskidetasun kalea, Andrés Larrazabal, Klub, Mesedeetako kalea, Kale Nagusia, Klubaren kale partikularra eta Paulino Mendibil.

Romon: Aurrezki Kutxa, Kresaltsu, Ibaiondo eta Santa Eugenia.

Duela bi urte bezala, lehen esan dugun moduan, plazetan, kale-tarteetan eta Telletxeko kalearen tarte batean zuhaitzak apainduko dira eta hiru dimentsiotan egindako arkuak jarriko dira, mikrolanparako tirekin. Kasu guztietan LED teknologia erabiliko da, ahalik eta energia gehien aurrezteko.

2016-2017ko Gabonetako argiak abenduaren lehen egunetatik, 2017ko urtarrilaren 6ra arte egongo dira piztuta.

 

 

×
×