BIZKAIKO KULTUR TXARTELA

BIZKAIKO KULTUR TXARTELA

abenduaren 10etik urtarrilaren 27 arte

DibujoBizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak “Bizkaiko Kultur Txartela” programa finantzatzen du, ondorengo produktu kulturalen kontsumoa sustatzeko asmoarekin: liburuak (testu liburuak, ikasketetakoak edo profesionalak izan ezik), musika edozein euskarritan (CD-ak, biniloak, eta abar.), bai eta kontzertuetara, zinemara, zuzeneko dantza eta antzerki ikuskizunetara eta museoetara joateko sarrerak ere.

Produktu kultural horiek eskuratzeko interesa dutenek kreditu edo zordunketa txartel bakoitzeko 6 txartel eskuratu ahal izango dituzte Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazain automatikoen bidez.

Hiru txartel mota daude. Txartel guztiek 40 euroko balioa dute eta produktu kulturalen truke erabiltzeko dira.

A mota: 32 euroko kostua eta 40 euroko balioa edozein motatako kultura produkturen truke erabiltzeko.

B Mota: 28 euroko kostua eta 40 euroko balioa ikuskizun eta museoetako sarreren truke erabiltzeko.

C mota: 24 euroko kostua eta 40 euroko balioa euskarazko edozein motatako kultura produkturen truke erabiltzeko.

Erositako txartel motaren arabera, aldea diru-laguntza bidez ordainduko da, alegia 8, 12 edo 16 euroko aldea, hurrenez hurren.

EnpresaHelbideaTelefonoaWeb orria
LIBRERIA ZUGATZARTE JATA, 1 (ESQ AV ANGEL ET), 48993, ALGORTA, GETXO · 944603321

 

×
×