VIII GETXO BONO

VIII GETXO BONO

Azaroaren 11tik abenduaren 11era

Berriz ere jarriko da abian Getxo Bono kanpaina, eta VIII. edizioa egingo da hasieratik parte hartu duten udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresak ugariren babesarekin eta Udalarekon. Horiek kanpainan parte hartu dute hasi zenez geroztik.

3.000 bono jaulkiko dira. Bezeroek bonoak www.getxoenpresa.com edo www.kutxabank.es webguneetan eskuratu ahalko dituzte (gehienez bi bonu kreditu- edo zordunketa-txartel bakoitzeko), eta finantza-entitate horretako zerbitzu anitzeko salmenta edo banaketa terminaletan inprimatu ahal izango dituzte. Bezeroek 40 euroko bonuak eskuratuko dituzte eta 50 euroko azken balioa izango dute kontsumoa egiteko. 10 euroko alde hori enpresa parte-hartzaileen bezeroei emandako dirulaguntzaren zenbatekoa da.

Bonoak metagarriak dira bezeroaren erosketa-tiket bakoitzean, baldin eta tiketaren zenbatekoak bonoen zenbatekoen batuketaren emaitza gainditzen badu.

  • 0 eta 50 euro arteko erosketa-tiketak: bono 1.
  • 51 euro eta 100 euro arteko erosketa-tiketak: gehienez 2 bono.
  • 101 euro eta 151 euro arteko erosketa-tiketak: gehienez 3 bono.
  • Etab.

Bezeroek ezingo dute beren bonoa establezimendu bat baino gehiagotan baliatu, eta enpresari ezingo diote eskudiruzko itzulketarik eskatu erosketa ez bada 50 eurora iristen. Gainera, ezin izango dituzte bonoak erabili Black Friday egunean, azaroaren 29an; era berean, atxikitako enpresek ezin izango dituzte bonoak jaso egun horretan. Bono horiek ez dira diruz lagunduta egongo eta, horrenbestez, ez dira ordainduko.

Bezeroek azaroaren 11tik abenduaren 11ra arte eskuratu eta trukatu ahalko dituzte bonoak Getxo Bonoko VIII. edizioan parte hartzen duten establezimenduetan.

Bezeroek emandako bonuaren zenbatekoa kobratzeko, ekimenari atxikitako enpresek Getxo Enpresari bidali beharko diote saldutakoaren tiket/fakturen kopia, dago(z)kion bonu(ar)ekin batera. Jarraian, enpresei ordaintzeko datak finkatzen dira, eta dokumentazioa elkartean entregatzeko haiei dagozkien muga-egunak ere:

Getxo Enpresan dokumentazioa emateko muga-eguna (bonuak eta erosketako tiketen edo haiei lotutako fakturen kopia) Enpresei ordaintzeko datak
2019-11-25era arte 2019-11-26
2019-12-11ra arte 2019/12/12
2019-12-18ra arte 2019-12-19

 

×
×