VII GETXO BONO

VII GETXO BONO

Irailaren 17tik azaroaren 15era.

Berriz ere jarriko da abian Getxo Bono kanpaina eta VII. edizioa egingo da hasieratik parte hartu duten udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako enpresa ugariren babesarekin. Aurten 3.000 bonu egingo dira edizio bakarrean, Azaroaren 15era, bezeroek bonuak www.getxoenpresa.com edo www.kutxabank.es webguneetan eskuratu ahalko dituzte (gehienez bi bonu kreditu- edo zordunketa-txartel bakoitzeko), eta finantza-entitate horretako zerbitzu anitzeko kutxazainetan inprimatuko dituzte. Bezeroek 40 euroko bonuak eskuratuko dituzte eta 50 euroko azken balioa izango dute kontsumoa egiteko. 10 euroko alde hori enpresa parte-hartzaileen bezeroei emandako diru-laguntzaren zenbatekoa da. Bonuak metagarriak dira bezeroaren erosketa-tiket bakoitzean, baldin eta tiketaren zenbatekoak bonuen zenbatekoen batuketaren emaitza gainditzen badu.

  • 0 eta 50 euro arteko erosketa-tiketak: bonu 1.
  • 51 euro eta 100 euro arteko erosketa-tiketak: gehienez 2 bonu.
  • 101 euro eta 151 euro arteko erosketa-tiketak: gehienez 3 bonu.
  • Eta abar.

Bezeroek ezingo dute beren bonoa establezimendu bat baino gehiagotan baliatu, eta enpresari ezingo diote eskudiruzko itzulketarik eskatu, gutxienez, 50 euroko erosketara iristen ez bada. Bezeroak irailaren 17tik azaroaren 15era erosi eta trukatu ahalko dituzte bonuak Getxo Bonoko VII. edizioan parte hartzen duten establezimenduetan. Bezeroek emandako bonuaren zenbatekoa kobratzeko, ekimenari atxikitako enpresek Getxo Enpresari bidali beharko diote saldutakoaren tiket/fakturen kopia, dago(z)kion bonu(ar)ekin batera. Jarraian, enpresei ordaintzeko datak finkatzen dira, eta dokumentazioa Elkartean entregatzeko haiei dagozkien muga-egunak ere:

Getxo Enpresan dokumentazioa emateko muga-eguna (bonuak eta erosketako tiketen edo haiei lotutako fakturen kopia) Enpresei ordaintzeko datak
2018-09-28ra arte 2018-10-09
2018-10-11ra arte 2018-10-23
2018-11-05era arte 2018-11-13
2018-11-22ra arte 2018-11-27 (ordaintzeko azken eguna)

Atxikitutako enpresak

Bonuak aurrez eskuratu ahal izateko, egin klik honako esteka hauetan: www.getxoenpresa.com eta www.kutxabank.es

×
×