VI GETXO BONO

VI GETXO BONO

Urriaren 4tik azaroaren 26ra arte

Berriro, Getxo Bono kanpaina martxan ipini da, oraingo honetan haren VI. edizioa da.Udalerriko merkataritza-, ostalaritza-, eta zerbitzu-arloetako enpresa askok proiektuan parte hartzen dute 

Bezeroek bonoak trukatzeko epea azaroaren 26an aimatuko da.

 

Bonuak metagarriak dira bezeroaren erosketa- nahiz faktura-tiket bakoitzean, baldin eta tiketaren zenbatekoak bonuen zenbatekoen batuketaren emaitza gainditzen badu:

  • 0 eta 50 euro arteko erosketa-tiketak: bonu 1.
  • 51 eta 100 euro arteko tiketak: 2 bonu arte.
  • 101 eta 150 euro arteko tiketak: 3 bonu arte.

 

Bezeroek emandako bonuen zenbatekoa kobratzeko, ekimenari atxikitako enpresek Getxo Enpresari bidali beharko diote saldutakoaren tiket/fakturen kopia, dago(z)kion bonu(ar)ekin batera. Jarraian, enpresei ordaintzeko datak eta aipatutako dokumentazioa elkarteari emateko epeak ikus daitezke:

Getxo Enpresan dokumentazioa emateko muga-eguna (bonuak eta erosketako txartelen edo haiei lotutako fakturen kopia)
 Enpresei ordaintzeko azken eguna
2017/10/17ra arte 2017/10/24
2017/11/21era arte 2017/11/28
2017/12/01era arte 2017/12/05 (ordaintzeko azken eguna)

 

Kanpainari atxikitu diren enpresen zerrenda ikusteko, non bezeroek bonuak truka daitezke, hemen klikatu.

Ekimenean parte hartzen duten enpresek honako irudi hau erakutsiko dute establezimendu edo bulegoetan.

 

 

 

×
×