“VI. DASTATU GETXO” PINTXO IBILBIDEA

“VI. DASTATU GETXO” PINTXO IBILBIDEA

Ekainaren 2tik 5era eta 9tik 12ra

Ekainaren 2tik 5era eta 9tik 12ra herritar eta bisitariek Getxoko ostalarien proposamenak (Eusko Labeleko kalitate handiko produktuekin egindakoak) dastatuko dituzte; pintxo bakoitzak 1,5 euro balioko du.

carilla imagenElkarteak ekitaldian parte hartzen duen ostalariari pintxoa egiteko erabiliko duen Eusko Labeleko osagai nagusia emango dio, eta, auzoka, jendea jardueraren VI. edizioan parte hartuko duten establezimenduetara joateko jarraitu beharreko 3 ibilbideak zehaztuko ditu.

Jendearen parte-hartzea sustatzeko, kontsumitzaileek 7 sari irabazteko aukera izango dute (oinarriak dastatu getxo): gosaria barne duen gau bateko egonaldia, 5 zirkuitu termal eta ludiko, eta 2 pertsonentzako menua La Hermidako bainuetxean, Kantabrian.

Horretarako, proposatuko diren pintxoen ibilbideak egin, ostalaritza-enpresek  kartilletan jartzen dituzten zigiluak eskuratu, datuak bete eta horretarako jarriko den kutxan sartu beharko dituzte soilik. Parte hartzen duten ostalaritza-enpresek bezeroei banatuko dizkiete kartillak proiektuko pintxoa kontsumitzean.

Zozketa zorizkoa izango da, eta pintxoen ibilbidea egin duten, edo, hala badagokio, kartilletan establezimendu desberdinen zigilu gehiago dituzten bezeroen artean egingo da.

Gainera, honako hauen zabalkunde lan handia egingo dugu udalerriko eta inguruko herrietako bizilagunei ezagutarazteko: jarduera, enpresa parte-hartzaileak eta pintxo ibilbideak.

EnpresaHelbideaTelefonoaWeb orria
BAR ALGUER ANDRES LARRAZABAL, 2, 48930, LAS ARENAS-AREETA, GETXO · 48930Getxo 946449021
IZARRA TABERNA PARTICULAR DE CLUB · 48930LAS ARENAS 944630281
ZOKOTXO TABERNA GOBELA, 23 · 48930LAS ARENAS 944630275
CAFE COSMOPOLITA ANDRES LARRAZABAL, 5, 48930, Las Arenas-Areeta, GETXO · 946085134
BISTROT TAMARISES MUELLE DE EREAGA KAIA, 4 · 48992GETXO 944910544
GLASS MAYOR, 33, 48930, LAS ARENAS-areeta, GETXO · 946579551
HOTEL ARTAZA Los Chopos, 12, 48992, Neguri, GETXO · 944912852
ITXASBIDE TABERNA MUELLE DE EREAGA, 20 · 48991ALGORTA 944911987
LA DESPENSA 5J C/ Mayor, 31, 48993, LAS ARENAS-AREETA · GETXO 944316627
LA OLA MUELLE EREAGA, 14, 48992, Algorta, GETXO · 944606722
NIKKOU Andikoetxe 2, 48993, Algorta, Getxo. · 944650171
PREMIERK GETXO Las Mercedes (Esquina C/ Ogoño), 48930, LAS ARENAS-AREETA · GETXO 946120036
RESTAURANTE JOLASTOKI LEIOA, 24, 48992, NEGURI, GETXO · 944912031
RESTAURANTE UGARTENA BASAGOITI, CARIDAD 2, 48991, Algorta, GETXO · 944606429
SATISTEGI JATETXEA AVDA. BASAGOITI 51, 48991, ALGORTA, GETXO. · 944362858
THE PIPER´S IRISH PUB BASAGOITI, 47, 48991, ALGORTA, GETXO · 944911185

Algortako pintxoen ibilbidea

Las Arenaseko pintxoen ibilbidea

Neguri-Kirol/Zaharra Portua ibilbidea

Sari banaketa

Pintxoen ibilbideak egin dituzten pertsonen artean  zozketa bat egin da ausaz, eta 7 sariak  (hotelean gauak, menua eta La Hermidako bainuetxean zirkuitu termalak) disfrutatu ahalko dituzten pertsona zorionekoak honakoak dira:

  • Belén Navajas
  • Charo Alonso
  • Jose Angel Oyarbide
  • Jose Muñoz
  • Mª Dolores Abendaño
  • Natxo Lumbraza
  • Urtzi Greño

Sariak ekainaren 20an, astelehena, banatuko dira elkartearen egoitzan

 

×
×