III GETXO BONO

III GETXO BONO

Urriaren 5etik Abenduaren 13 arte

flyer_100x150 (eus)Urriaren 5etik abenduaren 13ra arte bezeroek III. Getxo Bonorako prestatu diren 3000 bonoak eskuratu eta parte hartzen duten enpresetan trukatu ditzakete.(40€ bakoitzeko 50€ kontsumitu daiteke bono bakoitzeko)

Udaleko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresetan kontsumoa sustatzeko helburuarekin, Getxo Enpresatik, Getxoko Udalarekin batera, ekimen hau burutzen dugu udalerriko biztanleei enpresa lokaletan kontsumitzea errazteko.

3000 bono daude eskuragai, bezeroek www.getxoenpresa.com eta www.kutxabank.es webguneetan eskuratu dezakete, bonoak Kutxabank-eko zerbitzu anitzeko kutxazainetan inprimatuz, edo zuzenean, aipatutako finantza erakundearen zerbitzu anitzeko kutxazainetan, edozein kreditu/zordunketa txartelarekin (txartela bakoitzeko bi bono gehienez).

Bezeroek ezin dute bono bat saltoki bat baino gehiagotan erabili, ezta, erosketa 50€-tara ez bada iristen, diruaren itzulketa eskatu ere ez.

Bonoak erosketa tiket bakoitzean metagarriak dira, betiere, zenbatekoaren bonoen batuketa totala gainditzen baldin badu.

– Erosketa tiketa 0€ eta 50€ artean: Bono bat.

– Erosketa tiketa 51€ eta 100€ artean: 2 bono.

– Erosketa tiketa 101€ eta 150€ artean: 3 bono.

Enpresa parte hartzaileak Getxo Enpresara bonoei dagokien tiket edo faktura bidali behar dute jarraian azaltzen dugun datetan eta egindako gastuaren zenbatekoa ordainduko zaie jarraian azaltzen dugun moduan ere:

1. ordainketa: Urriaren 30a

Bonoen ematea + tiketak edo fakturak  Getxo Enpresan urriaren 25aren aurretik.

2. ordainketa: Azaroaren 15a

Bonoen ematea + tiketak edo fakturak Getxo Enpresan azaroaren 8aren aurretik.

3. ordainketa: Abenduaren 15a

Bonoen ematea + tiketak edo fakturak Getxo Enpresan abenduaren 10aren aurretik.

4. eta azken ordainketa: Abenduaren 30a

Bonoen ematea + tiketak edo fakturak Getxo Enpresan abenduaren 22ren aurretik.

Ekimenean parte hartzen duten enpresek azpian aurkezten dugun bereizgarria, saltoki edo bulegoetan ikusgai jarri beharko dute eta atxikipen konpromezuaren agiria bete eta Getxo Enpresara bidali baeharko dute , bazkideak ez diren enpresen kasuan. Elkarteko kideak soilik, idatziz jakinarazi beharko digute ekimenean parte hartu nahi dutela.distintivo empresas paricipantes

 

 

 

 

 

 

 

 

GETXO BONO-REN ENPRESA PARTE HARTZAILEAK

 

×
×