GETXOKO ERAKUSLEIHOEN XXVI. LEHIAKETA

GETXOKO ERAKUSLEIHOEN XXVI. LEHIAKETA

2016ko azaroaren 14tik abenduaren 30era

diptico-portada

Saltokiek ez ezik, ostalaritza eta zerbitzu enpresek ere parte har ditzakete Getxoko Erakusleihoen Lehiaketaren 26. Edizioan, gure taldeko kideak izan edo ez, eta erakusleiho fisikoaren edota birtualaren, hau da, enpresaren webgunea, modalitatean. Erakusleiho fisikotzat joko dira jendeak establezimenduaren kanpotik ikus ditzakeen elementuak, produktuak erakusteko espazioarekin edo hori gabe.

Getxoko Erakusleihoen Lehiaketaren 26. Edizioan parte hartzen duten enpresek kontuan hartu behar dituzten parte-hartze oinarriak.

Epaimahai profesional batek ebaluatuko ditu erakusleiho fisikoak zein birtualak; bere ebaluazioan lehiaketaren parte-hartze oinarrietan zehazten diren alderdiak aztertuko ditu abenduaren 10etik 15era. Abenduaren 13tik 18ra web atal honen bidez euren erakusleiho fisikorik edota webguneko erakusleihorik gogokoena aukeratzen duten pertsonek osatuko dute Herri-epaimahaia, eta sari interesgarriak irabaz ditzakete.

Erakusleiho fisikoen eta weben bozketa (Herri-Epaimahaia)ren emaitzak

Euren enpresen kanpo irudi egokia eta zaindua mantentzeko eta eskaintzeko egiten duten esfortzua eta lanagatik, lehiaketan parte hartzen duten enpresa gehiago saritze aldera, jardueraren edizio berezi honetan, 33 sari baino gehiago irabaz ditzakete: bidaiak, Gabonetako otzarak, publizitateko moduluak hedadura handiko hedabideetan, ikuskizunetarako sarrerak, diagnostikoak enpresarentzako hobekuntza proposamen edo irtenbideekin, opari-txartelak lehiaketan parte hartzen duten enpresetan trukatzeko, etab.

Leihaketaren edizio honetan, eta Getxon bostflyer-contraportada
kontinenteetako 102 herrialdeetatik datozen pertsonak daudenez, udalerriko errealitatearen kultura-artekotasuna erakusten duten enpresek, besteak beste, erakusleiho fisikoan kultura-artekotasunari sari berezia eskuratu ahal izango dute. Esate baterako, honela erakuts dezakete: lehiaketara aurkezten duten erakusleiho fisikoan merkaturatzen diren eta oso urrunetik datozen produktuen jatorria erakutsiz, produktuak bere jatorrizko herrialdetik udalerrira arte egindako ibilbidea azalduz, herrialde horien kultura- nahiz paisaia-errealitatea adieraziz bere produktuekin, edo erakusleihoan beste kulturetako berezko apaingarriak jarriz. Leihaketako sari berezi horretan udalerrikoa den Zabalketa gobernuz kanpoko erakundeak lagunduko du.

Getxoko Erakusleihoen Lehiaketaren 26. Edizioan izena ematen duten enpresek eskubide hauek izango dituzte:

  • Lehiaketako erakusleiho fisiko (“kultura-artekotasuna erakusleiho fisikoan” sailkapen berezia barne) eta erakusleiho birtualean parte hartzea.
  • Enpresaren publizitatea eta promozioa.
  • Lehiaketako sariak eskuratzeko aukera.
  • Sariak banatzeko ekitaldira joan ahal izatea (gehienez ere bi pertsona enpresa bakoitzeko).

Sarien Erakuslehioak

Erakuslehio Fisikoak

Erakuslehio Birtualak

Sari banaketa

 

×
×