IV GETXOBONUA

IV GETXOBONUA

Irailaren 26tik azaroaren 30era

2016ko irailaren 26tik azaroaren 30era (biak barne), jendeak IV. Getxo Bonoan parte hartzen duten enpresetan argitaratu diren 2.500 bonuak eskuratu eta trukatu ahal izango ditu (40 euroren truke, 50 euro kontsumitu daitezke bonu bakoitzeko).

Getxo_bono_2016_flyer_EUSK

 

Bezeroek edozein finantza entitateko kreditu/zordunketa txartel bakoitzeko 2 bonu lor ditzakete, hauen bitartez:

Bonuak metagarriak dira bezeroaren erosketa/faktura tiket bakoitzean, baldin eta tiketaren zenbatekoak bonuen zenbatekoen batuketaren emaitza gainditzen badu:

  • 0 eta 50 euro arteko erosketa tiketak: bonu 1.
  • 51 eta 100 euro arteko tiketak: 2 bonu.
  • 101 eta 150 euro arteko tiketak: 3 bonu arte.

 

 

Bonuen zenbatekoa kobratzeko, ekimenari atxikitutako enpresek Getxo Enpresari bidali beharko diote saldutakoaren tiket/fakturen kopia, dago(z)kion bonu(ar)ekin batera. Jarraian, enpresei ordaintzeko datak eta aipatutako dokumentazioa elkartean  emateko  epeak ikus daitezke:

ORDAINKETA ORDAINTZEKO DATA EPEMUGABONUAK + TIKETAK AURKEZTEKO
1. Urriaren 25a Urriaren 18a baino lehen.
2. Azaroaren 15a Azaroaren 8a baino lehen.
3. eta azken ordainketa Abenduaren 15a Abenduaren 9a baino lehen.

Parte hartzen duten enpresek  honako irudi hau erakutsiko dute establezimendu edo bulegoetan.

distintivo empresas paricipantes

 

Proiektuan parte har dezakete: merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako  enpresak (ahal dela, irailaren 23a baino lehen), eta horretarako:

  •  Elkarteko kide diren enpresek idatziz jakinarazi behar digute (info@getxoenpresa.com) ekimenean parte hartzeko interesa dutela, establezimenduaren izen eta helbidea adieraziz.
    •  Kide ez diren enpresek atxikitzeko kompromisoa bete beharko dute, eta gure egoitzara (C/Arene, 22) joan beharko dute proiektuko kide gisa identifikatzeko pegatina eskuratzera.

 

Parte hartzen duten enpresek

×
×