Gabonetako XXX. Argi-Apaindura

Gabonetako XXX. Argi-Apaindura

2015eko abenduaren 1etik 2015ko urtarrilaren 6ra

foto 2 modelo de arco

Beste urte batez Elkartetik egin diogun eskaerari erantzunez, Udalak, bosgarren urtez segidan, Gabonetako Argi Apainketaren 2015-2016ko XXX. edizioaren kostuaren % 95 bere gain hartuko du. Argi horiek, Gabonak direla-eta, udalerriko kaleetan jarriko dira, enpresak dauden lekuetan. Udalak finantzatuko ez duen jardueraren gainerako kostua gure elkarteak hartuko du bere gain, beraz, udalerriko enpresek ez dute jarduera hori finantzatzeko ezer ordaindu beharko.

Gainera, kontuan izanik ekitaldi honetan Udalak handitu egin duela proiektuaren kostua finantzatzeko diru-laguntzaren zenbatekoa, apaindu eta argitu beharreko merkataritza-kale gehiago proposatu dizkiogu Elkartetik Udalari. Horrela, 2015-2016 Gabonetako Argi Apainketa izango duten enpresak kokatuta dauden kaleen izenak adierazten ditugu jarraian, kasu batzuetan bide osoan zehar eta besteetan kalearen zati edo zonalde batean jarriko dira argiak:

Algortan: Algortako etorbidea, Amezti, Aingeruaren etorbidea, Jata kaleko ertzean, Basagoiti etorbidea, Euskal Herria, Juan Bautista Zabala, Telletxe plaza, Billamonte plaza, Sarrikobaso, Telletxe eta Torrene.

Areetan: Adiskidetasun kalea, Andrés Larrazabal, Klub, Mesedeetako kalea, Kale Nagusia, Klubaren kale partikularra eta Paulino Mendibil.

Romon: Aurrezki Kutxa, Kresaltsu, Ibaiondo eta Santa Eugenia.

Plaza telletxe

Joan den urtean bezala, plazetan eta kale-tarteetan zuhaitzak apainduko dira eta hiru dimentsiotan egindako arkuak jarriko dira. Kasu guztietan LED teknologia erabiliko da, ahalik eta energia gehien aurrezteko.

2015-2016ko Gabonetako argiak abenduaren 1etik urtarrilaren 6ra arte egongo dira piztuta.

 

 

 

 

 

×
×