34. GETXO MODA: GETXOKO MODA ETA ESTILISMO ASTEA

34. GETXO MODA: GETXOKO MODA ETA ESTILISMO ASTEA

Azaroaren 4tik 8ra

 

 

 

GETXO MODA: Getxoko Moda eta Estilismo Astearen 34. edizioan hasi gara lanean, lehiaketaren funtsezko helburua indartzeko asmoz, hau da, gure tokiko merkataritza sustatzeko eta posizionatzeko. Horretarako, hainbat ekintza diseinatu ditugu datorren udazkenerako. Hau da, ekitaldi bakar bat antolatzetik azaroaren 4a eta 8a bitartean antolatuko diren askotariko ekintzak egitera igaroko gara.

 

 

Hona hemen 34. edizio honetako berrikuntza nagusiak:

Muxikebarri izango da ekitaldiaren egoitza berria.

-Establezimendu parte-hartzaileak sare sozialetan sustatzeko beren-beregi diseinatutako argazki saio profesionalak egingo dira.

GetxoJorunal, magazine formatuko egunkari bat, irudi zaindua izango duena, inprimaketa handikoa.

Expo Windows, ibilbide bisual bat Getxoko saltokietatik, non moda eta estilismoko erakusketa batez gozatzeko aukera egongo den.

Streetstyle argazki saioak modan eta irudiaren alorrean eskarmentu handia duten argazkilariekin, udalerrian jendearentzako castingak, tailerrak eta workshopak.

Gazteen talentua erakartzea, bereziki Getxokoena.

-Bereziki nabarmendu nahi dugu sare sozialetako eta hedabideetako kanpaina indartsu bat, lehiaketaren webgune eta aplikazio baten babesarekin egin dena.

Diseinatzaile Berrien Lehiaketako deialdiari hasiera emango diogu. 2019. urtean 16. edizioa izango du.

Honako hauek dira Getxo Modako Diseinatzaile Berrien 14. Lehiaketan parte hartu nahi duten diseinatzaileek kontuan hartu behar dituzten parte hartzeko oinarriak .

Lehiaketan parte hartuko duten diseinatzaile berrien artean, epaimahai aditu batek gehienez zortzi aukeratuko ditu pasarelan beren bilduma aurkez dezaten, eta horietariko batek Getxo Galanta beka lortuko du. Bekak sari interesgarri eta erabilgarriak dakartza, lehiaketaren irabazleak jasoko dituenak.

 

Udalerriko moda eta osagarrien saltokiek nahiz estilismoko enpresek, gure elkarteko bazkide izan nahiz ez izan, GETXO MODAREN 34. edizioan parte hartu gura badute, honako inprimaki hau bete eta bidali beharko dute:

Izena Kategoria Luzeera Datak Ordutegia Prezioa Leku Inskripzioa
34. GETXO MODA: GETXOKO MODA MERKATARITZA0 orduAzaroak, 4-Azaroak, 8
Bazkideak: 229.9€
Besteak: 484€
Plazas disponiblesOnline Inskribapena
34. GETXO MODA: GETXOKO ESTILISMOAREN ASTEA0 orduAzaroak, 4-Azaroak, 8
Bazkideak: 211.75€
Besteak: 423.5€
Plazas disponiblesOnline Inskribapena

*Oharra: bazkideentzako deskontuak lortzeko saioa hasi behar duzu, zure erabiltzaile izena eta pasahitzarekin

×
×