32. GETXO MODA: GETXOKO MODA ETA ESTILISMOAREN ASTEA

32. GETXO MODA: GETXOKO MODA ETA ESTILISMOAREN ASTEA

2017ko maiatzaren 1etik 5era

Maiatzaren 1etik 5erako astean GETXO MODA: Modaren eta Estilismoaren Astea-ren 32.edizioa egingo dugu, gure udalerria modako erreferente bihurtzeko eta lehiaketan parte hartzen duten Getxoko modaren eta osagarrien eta estilismo enpresen sektoreetako establezimenduak sustatzeko helburuekin.

 

Hona hemen 32.GETXO MODAn egingo ditugun ekintzen egitaraua:

Diseinatzaile Berri1-publi-igoneen 14. Lehiaketa. Lehiaketan parte hartuko duten diseinatzaile berrien artean, epaimahai aditu batek hamar aukeratuko ditu ibiltokian beren bilduma aurkez dezaten, eta horietariko batek Getxo Galanta beka lortuko du. Horri esker, irabazleak ospea duen euskal diseinatzaile batek eskainitako prestakuntza-plan batez eta argazki-book batez gozatzeko aukera izango du. Halaber, diseinatzailea eta haren bilduma komunikabideetan sustatuko dira eta saridunak Getxo Modaren hurrengo edizioan parte hartzeko aukera ere izango du; beraz, 2018. urteko Getxoko Moda eta Estilismoaren Astearen 33. edizioaren ibiltokian parte hartu ahalko du. Hauek dira parte hartzeko oinarriak. Izena emateko epea otsailaren 24an amaituko da.

 

exposicion

 

´Entre Telas – Oihal Artean´ izeneko argazki erakusketa, San Joseren Jauregian, maiatzaren 1etik 5era, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.. Getxoko Modaren eta Estilismoaren astean Marta Pérez Elosuak egindako argazkien erakusketa egingo da San Joseren Jauregian. Erakusketan, Euskadiko diseinatzaile ospetsuenen eta sarituenen modeloak agertzen dira haien sorterriko leku esanguratsuenetan. Diseinatzaileen artean, Janire Olano, 2015.urteko GETXO MODAko Diseinatzaile Berrien lehiaketaren irabazlea agertzen da.

 

Master Class bat, networking profesional saio bat, Getxo Moda-n izango ditugun diseinatzaile ospetsuen esperientzia eta lana aurkezteko. Aurten,  Isabel Zapardiez izan da hitzaldia eman duena, San Joseren Jauregian maiatzaren 4an.

Desfileak, maiatzaren 4an Joseren jauregian, 18h eta 20:30etan hurrenez hurren egingo ditugunak, ondoko hauek dira: Diseinatzaile Berrien Pasarela, Euskal Diseinuaren Pasarela, Diseinatzaile Ospetsuaren Pasarela eta Getxo Moda eta Osagarriak Pasarela. Horrela, udalerriko komertzioek eta estilismo enpresek jende askoren aurrean beren moda eta osagarrien proposamenak aurkeztu ahalko dituzte 2017ko udaberri-udarako. Parte hartzen duen komertzio eta estilismo enpresa bakoitzak aholkularitza pertsonalizatua dauka bere desfilea prestatzeko, eta sarrerak dauzka, beraien bezeroak pasarelen jardunaldian sartzeko. Lehiaketan parte hartzen duten Getxoko komertzio eta estilismo enpresak dira gonbidapenak dauzkatenak, pasareletara sartzeko erakutsi behar direnak (dohainik dira).

GETXO MODAren 32. e1-publi-comerciodizioa sari banaketarekin eta errekonozimenduekin amaituko da, “Getxo Galanta” beka eskuratzen duen diseinatzaile berriari, aurten Eder Aurre, eta diseinatzaile ospetsuentzako sariekin, udalerriko Modaren 32. Asteari lotuak. Gero, GETXO MODArekin zerikusia duten eragileek elkar ezagutzeko eta elkarrekin hitz egiteko aukera izango dute. 32. GETXO MODA Getxoko Modaren Astearen izaera solidarioa ere sendotuko dugu, Getxoko ZABALKETA GKEak bederatzigarren urtez segidan egiten duen lanean gehiago parte hartuz.

 

Getxo Modan parte hartuko duten udalerriko moda eta osagarrien dendak eta estilismo enpresak honakoak izango dira:

 

ENPRESAREN IZENA HELBIDEA AUZOA TELEFONOA WEB ORRIA
ART NAILS Av. Basagoiti. 58 ALGORTA 944 91 36 68
BLONDA Santa Ana, 1 LAS ARENAS 944 64 91 06
CHARO ALVAREZ Las Mercedes, 10 LAS ARENAS 630 29 17 06
COLORES Particular de Club, s/n LAS ARENAS 944 64 72 12
GOIATZ ESTILISTA Euskal Herria, 18 ALGORTA 944 91 48 62
JOYERÍA IÑAKI Pz Villamonte, 3 ALGORTA 944 30 23 45 www.joyeriainaki.es
KORAT Amistad, 8 LAS ARENAS 944 64 90 70
LOLÍSIMA Particular de Club, 2 LAS ARENAS 946 94 86 99
MERCERIA BLONDA II Artekale, 4 LAS ARENAS 944 63 07 93
NATURAL OPTICS Mayor, 23 LAS ARENAS 944 31 40 91 www.naturaloptics.com/getxo
NOVELLE Maidagan, 3 ANDRA MARI 944 30 08 87 www.novelle.es
PELUQUERÍA I.O. ITZIAR OLABARRIA Amezti, 7 ALGORTA 944 91 03 80 www.iopeluqueria.com
PELUQUERÍA MARCEL ARRANZ Las Mercedes, 28 LAS ARENAS 944 64 19 41 www.marcelarranz.net
PHUKET Las Mercedes, 19 LAS ARENAS 944 74 26 55
SNOOPY Telletxe, 9 ALGORTA 944 60 09 72 www.snoopyalgorta.com

 

 

×
×