MISIO KOMERTZIALA FLORENTZIARA

MISIO KOMERTZIALA FLORENTZIARA

Urriaren 23tik 27ra

duomo-florencia-anochecerUrriaren 23tik 27ra, igandetik ostegunera, Florentziara egingo den misio komertzialera joaten diren enpresetako ordezkariek hainbat enpresetan egiten diren praktikak eta enpresen ezaugarriak ezagutu ahal izango dituzte. Horrez gain, herrialdean enpresak kokatuta dauden eremuko praktika eta ezaugarriak ere ezagutu ahal izango dituzte, eta enpresa-jardunean hainbat alderdi txertatzeko aukera izango dute.

Jarduera honen bitartez parte-hartzaileen artean harremana sortu, sustatu eta kasuan kasu indartu egiten da, enpresen artean negozio eta sinergia aukerak sortzeko helburuarekin.

Bidaiaren barnean sartzen dira:

Hegaldiak: igandean lehenengo orduan irtengo du hegaldiak eta ostegun eguerdian izango da bueltako hegaldia. Garraioa ere barne sartzen da.

– Hotelean ostatua hartzea eta gosaria eta mantenu-erdia. Afaria Florentziako jatetxe ezberdinetan egingo da.

Tasak eta aseguru turistikoa eta medikoa.

Bidaiako alderdirik interesgarriena gaztelaniaz hitz egiten duen gidari batekin enpresetara egingo diren 4 bisitak dira. Bisita horietan, parte-hartzaileei aurkeztu eta argitu egingo zaizkie bisitatzen ari diren enpresaren eskaintzaren xehetasunak, lan egiteko dituzten metodoak eta kudeaketan erabiltzen dituzten berezitasunak. Horrez gain, Florentziako enpresak kokatuta dauden merkatu eta eremuak ere bisitatu eta ezagutu egingo dira. Eremu horiek gainera interes turistikoa dute.

Jarraian, Florentziarako Merkataritza Misioa parte hartuko duten enpresak zehazten dira:

EnpresaHelbideaTelefonoaWeb orria
BLONDA SANTA ANA, 1, 48930, LAS ARENAS-areeta, GETXO · 48930GETXO 944649106
CUBITA GALEA, 30, 48993, ALGORTA, GETXO · 944911700
JUAN M. BAEZ, PODóLOGO Las Mercedes, 20 · Piso 4, 48930, LAS ARENAS-AREETA · GETXO 944316565
LIBRERIA LOPEZ AVDA DE NEGURI, 9, 48992, NEGURI · Getxo 946022554
MERCERIA BLONDA II ARTEKALE, 3, 48930, Las Arenas-Areeta, GETXO · 944630793
NORPAMAR ZARRENEBARRI, 2 LOCAL DCHA, 48992, Neguri, GETXO · 944912784
SUKAL NOVA LOPE DE VEGA, 6, ROMO-ERROMO · 48930Getxo 944316520

×
×