10+ MERKATARITZA BONUA PROGRAMA

10+ MERKATARITZA BONUA PROGRAMA

Abenduaren 11tik urtarrilaren 5era.

Eusko Jaurlaritzak abian jarri du 10 + Merkataritza Bonua kanpaina, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren diru-laguntzarekin.

Enpresa parte-hartzaileak:

Programan merkataritzako enpresek bakarrik har dezakete parte, eta ez ostalaritzakoek eta zerbitzuetakoek.

Kanpainan har dezakete parte, baina produktuak saltzen soilik, ekonomia-jardueren gaineko zergaren txikizkako salmentako epigrafe batean eta zerbitzuak emateko beste batean alta emanda dauden enpresek; adibidez, ile-apaindegiek, argazkilariek, eta abar. Horrenbestez, tiket ezberdinak eman beharko dituzte, programaz baliatu ahal izateko. Horrela, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso ahal izateko, egiaztagiri gisa aurkeztutako tiketak produktuen salmenta-eragiketak jaso beharko ditu soilik.

Enpresa partehartzaileak.

 

Kanpainaren ezaugarri nagusiak:

  • 250.000 bonu igorri dira; horietatik 000 dira Bizkaiari dagozkionak.
  • Izena eman duen denda bakoitzak 4 talonairu (25 bonu bakoitza) izango ditu guztira. Merkataritza Bulegoetan (Getxo Enpresa) edo CECOBI–Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Konfederazioan eskuratu ahalko dituzte.
  • Bonuek 30 euroko balioa dute, eta horiek erosteak 20 euroko kostua du (beraz, erosleari erosketaren % 33 lagunduko zaio diruz).
  • Euskadin bizi den adin nagusiko pertsona bakoitzak gehienez ere bi bonu izango ditu gastatzeko.
  • Bonuak metatu ahal izango dira tiket bakarrean.
  • Bonuak bezeroek zuzenean erosi ahal izango dituzte programari atxikitako saltegietan.
  • Kanpainari atxikitzea eta bonuak jasotzea eta ematea Merkataritza Bulegoetan (Getxo Enpresa) edo Cecobin egingo da.
  • Atxikitako merkataritza-establezimenduek identifikazio-kartel bat dute, kanpainaren irudiarekin.

 

Epeak:

  • Bezeroek erosketak bonuekin egin ahal izango dituzte abenduaren 11tik urtarrilaren 5era.
  • Kanpainaren hasieratik hura amaitu eta geroko egunetara arte (epemuga, 2018ko otsailaren 14a), enpresa parte-hartzaileek aurkeztu egin beharko dituzte bonuak eta tiketak edo erosketa-fakturak, Merkataritza Bulego Teknikoetan (Getxo Enpresa) edo Cecobin.

 

Gure elkartearen kide diren saltegiak “10 + Merkataritza Bonua” kanpainari atxiki ahal izango zaizkio Getxo Enpresari jakinaraziz hala egin nahi dutela, honako helbide elektroniko honetan: info@getxoenpresa.com. Eskabidea prestatuko zaie, hura sina dezaten bonuak elkartearen egoitzan jasotzean. Elkartearen kide ez diren enpresek Getxo Enpresaren bulegora etorri beharko dute, eskabidea beteta eta sinatuta dutela, bonuak jaso ahal izateko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Getxo Enpresarekin (944 305 500) edo Cecobirekin (944 00 28 00).

×
×