URTERAKO ATXIKIPENAK - Getxo Enpresa

URTERAKO ATXIKIPENAK

Enpresek Bizkaiko Foru Aldundiak xedatutako nominetako atxikipenen taula berria doitu beharko dute. Taula horrek % 1,5eko zuzenketa ezartzen du tarte guztietan.

  • 2018an taula 11.780,00 eurotan hasten zen; 2019an, berriz, 11.860,00 eurotan.
  • PFEZaren gehieneko tasa (% 40) 209.480,00 eurotik gorako errentei aplikatuko zaie.
  • Tauletan, zenbateko guztiak egokitu egingo dira % 1,5eko igoera baten bidez. Hala, semea edo alaba izateagatik ezartzen diren kenkariak honela igoko dira: 9 euroan lehenengoagatik, 12 euroan bigarrenagatik eta 19 euroan hirugarrenagatik. Ildo beretik, baterako tributazioagatik egiten den kenkaria, ezkontideen diru-sarrerak batzen dituena, 92 euro igoko da.

 

×
×