SARE SOZIALEN ONURAK NEGOZIO TXIKIETAN - Getxo Enpresa

SARE SOZIALEN ONURAK NEGOZIO TXIKIETAN

Gaur egun, sare sozialak funtsezko tresnak dira saltoki txikien garapenean. Horregatik, gero eta negozio gehiagok egiten dute bat komunikazio-kanal berri honekin, bezero gehiagorengana iristeko eta salmentak handituta ikusi ahal izateko.

Jarraian, sare sozialek denda txikietan dituzten abantaila nagusiak zehazten dira:

  • Komunikazio azkarragoa eta errazagoa
  • Bezeroak fidelizatzen laguntzen dute
  • Publikoa tokikoa izateari utzi eta nazionala bihurtzen da, eta globala ere izan daiteke
  • Bezeroak ezagutzeko eta segmentatzeko aukera ematen dute
  • Harreman zuzena bezeroekin
  • Sare sozialen bidez, saltoki txikiek nabarmen zabaltzen dute erakusleihoa, egunean 24 orduz, urtean 365 egunez
  • Sare sozialen bidez, produktuak erakusteaz gain, zuzenean kontsumitzaileei saldu ahal izango dizkiezu, eta saltokitik ematen diren zerbitzuak lotu ahal izango dituzu (etxean entregatzea, etab.)

×
×