NOLA KUDEATU ERREKLAMAZIOAK - Getxo Enpresa

NOLA KUDEATU ERREKLAMAZIOAK

Aspalditik, kontsumitzaileen ohiturak aldatu dira, eta, horren eraginez, garapen teknologikoaren iraultza gertatu da: Internet sortu zen, eta baita smartphone gailuak eta sare sozialak ere, besteak beste. Etorkizuna hementxe dago, eta, hortaz, zenbat eta lehenago ohitu etorkizunera, orduan eta onura handiagoak jasoko dituzte establezimenduek.

Jarraian, kontsumitzaileen eguneroko bizitzaren parte diren hainbat joera zerrendatuko ditugu:

– Eskudiruaren xedea; smartphone gailuak gaur egungo banku txartelak dira.

– Denboraren balioa: Erabiltzaileek eta kontsumitzaileek plataforma berriak eskuratu dituzte, zeinen bidez gauzak azkarrago bidaltzen baitira. Hala, atea zeharkatuko duen edozein bezerok jasoko duen arreta baloratuko du, eta, horri esker, erosketak egiteko denborak gora egingo du.

– BIO joerak oso nagusiak dira gaur egun; gogoratu kontsumitzaileek oso ongi baloratzen dituztela joerok, eta jarri arreta enpresen erantzukizun sozialari.

– Informazioaren balioa: Gaur egun, informazioa eskuragarri dago, eta gero eta merkeagoa da. Horrenbestez, posiblea da bezeroen beharrak egokitzea eskaintza eta/edo zerbitzua pertsonalizatuz.

×
×