NOLA KONFIGURATU "AUTO ERANTZUNAK" ZURE NEGOZIOKO WHATSAPP KONTUAN - Getxo Enpresa

NOLA KONFIGURATU “AUTO ERANTZUNAK” ZURE NEGOZIOKO WHATSAPP KONTUAN

WhatsApp bezeroekin komunikatzeko tresna erabilgarria da. Berehalakoa da, konektatzeko erraza eta arin erantzun daiteke, hortaz, tresna ezin hobea da WhatsApp negozioen merkataritza jarduerak osatzeko.

 

Negozioak WhatsApp kontu bat badu, lanorduetatik kanpo mezuak jasoko ditu, ziur. Aukerarik onena eta erosoena erantzun automatikoak konfiguratzea da, hau da, erantzungailu automatiko bat, tarte horretan bezeroei arreta emateko.

 

Horrelako erantzun automatikoak mezu arrunt bat dira, eta negozioek une jakin batean jasotzen diren mezuei erantzuteko konfigura daiteke. Testuak, oro har, jasotako mezua eskertzen du, erantzuna atzeratu daitekeela jakinarazten du eta merkataritzaren webgunera edo dendara sartzeko esteka bat ere badu.

 

Erantzun automatiko horiek konfiguratzeko, erantzun hori konfiguratzeko jarraitu behar dituzun urratsak azalduko dizkizuegu:

WhatsApp erantzun automatikoak konfiguratu iPhone gailuetan

iPhone gailuetan WhatsAppen erantzun automatikoko mezuak sartzeko, erabili WhatsApp Business. Tresna hori berehalako mezularitzako aplikazioaren enpresentzako bertsioa da. Ongietorri mezuak eta une horretan ez zaudela jakinarazteko mezuak bidaltzeko aukera emango dizu.

Bi jakinarazpen motek hiru urrats errazekin konfigura ditzakezu.

 

1.- Sartu zure merkataritzaren konfiguraziora WhatsApp Business aplikazioan. Barruan, hautatu “Mezularitza tresnak” aukera, bertan, ongietorri mezuak eta une horretan ez zaudela jakinarazteko mezuak daude, horiek dira erabiliko ditugun aukera.

2.- Konfiguratu ongietorri mezua. Kontuan izan mezu hori lehen aldiz dendarekin harremanetan jarriko diren bezero guztiei bidaliko zaiela. Ideia ona da mezu horretan negozioa aurkeztea eta erabiltzaile berriak gonbidatzea webgunean, sare sozialetako profiletan eta beste plataforma batzuetan klik egitera. Erantzun bat jaso baino lehen, negozioa hobeto ezagutzeko aukera emango die horrek.

3.- Ongietorri mezuak baino informazio gehiago zehaztu ahal da une horretan ez zaudela jakinarazteko mezuaren bidez. Lan ordutegitik kanpoko mezua gaitu ondoren, mezu hori zein egunetan eta ordutan bidali behar den aukeratu ahal izango duzu. Azkenik, idatzi mezu bat eta adierazi lan ordutegia eta bezeroarekin noiz jarri ahal izango zaren harremanetan.

WhatsApp erantzun automatikoak konfiguratu Android gailuetan

Android sistema eragilearen kasuan, erantzun automatikoak konfiguratzeko aukera gehiago daude. Android gailuetan WhatsApp beste aplikazio batzuekin lotzeko aukera ugari daude, eta bezeroei automatikoki bidaltzeko mezuak konfiguratu ahal dira. Asko dira aplikazio erabilgarriak hala nola: Auto Reply for WhatsApp, Auto Reply for Whats, Auto Reply for WA edo WhatsAuto.

Konfigurazioa aplikazio batetik bestera aldatzen denez, erantzun automatikoa WhatsApp aplikazioan ezartzeko ohiko urratsak deskribatuko ditugu:

 

1.- Erabili nahi duzun aplikazioa deskargatu ondoren, WhatsApp mezuetara sartzeko baimena eman beharko duzu. Hori egiteko, ireki mezuen ezarpenak WhatsApp aplikazioan. Markatu laukitxoak deskargatutako aplikazioen ondoan. Hori egin ondoren, jarduerak irakurtzeko aplikaziora sartzeko aukera ematen dizu, WhatsApp aplikazioan.

2.- Doako bertsioan zein ordainpekoan, erabiliko diren mezuak konfigura daitezke. Aplikazio batzuek gako hitzak, esaldiak edo irizpideren bat gehitzea eskatzen dute, mezuak bere artean bereizteko eta mezu automatikoa zein erabiltzaileri bidaliko zaion zehazteko.

 

×
×