LANEKO IKUSKAPENAK - Getxo Enpresa

LANEKO IKUSKAPENAK

Eusko Jaurlaritzako Ikuskapen Ataleko pertsonala kontrolatzen ari da ea aldi baterako lan egiten duten enplegatuen  eguneroko lana hasteko eta amaitzeko ordutegia lan-kontratuan ezarritakoarekin eta Gizarte Segurantzan era eragingarrian kotizatzen diren orduekin bat datorren.

Bi alderdi horiek egiaztatzeko derrigorrezkoa da froga moduan egunero egiten diren orduen fitxaketak aurkeztea edo, bestela, langileak egunero sinatuta egongo den agiri bat, bere sarrerako eta irteerako ordua jasoko duena.

Ez bada betetzen enpresak jaso dezakeen zehapena 6.250 €-ra artekoa eta langilearen kontratua lansaio osokoa bihurtzea  izan daiteke.

Elkarteak Excel  eta Word formatuetako txantiloiak jartzen ditu enpresa bazkideen eskura; txantiloi horiek   araudiak eskatzen dituen alderdi formalak betetzea errazten dute. Araudi osoa helbide honetan eskura daiteke: https://www.getxoenpresa.com/area-asociados/docuteca/normativa/

×
×