ERRETIROARI BURUZKO GALDEREN ERANTZUNAK - Getxo Enpresa

ERRETIROARI BURUZKO GALDEREN ERANTZUNAK

Erretiro-data hurbiltzen denean, finantza-plangintzari eragin diezaioketen hainbat gairi buruzko galderak sortzen dira. Jarraian, hainbat gai konpontzen saiatuko gara:

  1. Ohiko erretiro-adina: erretiro-adina 67 urtera atzeratu da 2027tik aurrera. Nolanahi ere, 65 urterekin erretiratzeko aukera dago lan-bizitza osoa duenean, hau da, 38 urte eta 6 hilabete kotizatu ondoren.
  2. Erretiroa hartzeko baldintzak: 2013tik, erretiro-pentsioa eskuratzeko adina interesdunaren adinaren eta lan-bizitza osoan metatutako kotizazioen araberakoa da. Gizarte Segurantzak ezarritako adina betetzeaz gain, beharrezkoa da gutxienez 15 urte kotizatuta izatea.
  3. Erretiro aurreratua: borondatez jaso daiteke eta pentsioaren zenbatekoa murriztea dakar.
  4. Kotizazio-aldia pentsioa kalkulatzeko: 2013an 15 urte erabiltzen ziren pentsioa kalkulatzeko, eta 2022tik aurrera 25 urte erabiliko dira. Egun horretara arte, pentsioaren kalkuluan erabilitako urte kopurua urte bat handitzen da urtero, eta, horrenbestez, 2021ean erretiroa hartzen duten langileentzat kotizatutako azken 24 urteak kontuan hartuta kalkulatuko da pentsioa.
  5. Simulazioa: Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoak erretiroen zenbatekoaren simulagailu bat jartzen du langileen eskura.
×
×