DATUAK BABESTEKO ARAUDI BERRIA - Getxo Enpresa

DATUAK BABESTEKO ARAUDI BERRIA

Aurtengo maiatzean, Datuak Babesteko Araudi Europar Berria jarriko da indarrean. Araudia, zehazki, 2016an onartu zen, datu pertsonalen tratamendua, askatasun publikoak eta pertsona fisikoen oinarrizko eskubideak nahiz beren ohore eta intimitate pertsonal eta familiarra bermatu eta babesteko asmoz.

Araudiak sartzen dituen berrikuntzen artean nabarmentzekoa da ahanzturarako eskubidea, zeinaren bidez erabiltzaileek beren datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahalko duten egoera jakin batzuetan; esate baterako, datuok dagoeneko beharrezkoak ez direnean jaso ziren xederako, modu bidegabean jaso direnean, eta abar. Bestalde, eramangarritasunerako eskubidea ere azpimarratu beharra dago. Horren bidez, datuak erabiltzen dituen arduradunari berariaz eskatu ahal izango diogu datuok formatu jakin batean bidal diezazkigula, datuen tratamenduaren beste arduradun bati helarazi ahal izateko.

×
×